Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laurogeita hamar minutuko ekinaldi batengatik 400 rand ordaintzen dizkio, eta horietatik erdia Discreet Escorts-entzat da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.
Bertso bakoitzean, 40 segundoko ekinaldi batean, bertsolariak testu bat sortu behar du, berez autonomoa, entzuleari zirrararen bat sortzeko modukoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.
Norak bi ekinalditan hustu zuen basoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.
Neure artean egin nuen buruz burukoa hasita zegoela noski eta lehen ekinaldia nik irabazia nuela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.
Beste pixka bat urrutiratu bedi berori, eta beste mila azote bederen hartzen utzi biezat; honelako beste bi ekinaldi nahikoak ditugu eta noski sail hau osatzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 200. orr.
Harrapakina: gerra-saria; beste ekinaldi bat ondasunen birbanaketaren kanpaina handiaren barruan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.
Jakina, haietako batek ere ez zuen arrazoirik ekinaldia berari lepoa moztuz amaituko zela beldur izateko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 209. orr.
Lanaren esparruan aurkitu zuen [...] merkatarien ekinaldiak oposiziorik gogorrena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Kanpoko marmaria ez zegokion orain eleketa arrunt bati, bi gorputzen arteko ekinaldiari baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Norak bi ekinalditan hustu zuen basoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.
Antzinako Grezian, ezein errege ez zen ausartzen ekinaldirik txikienera ere augurioek zer zioten aurrez jakin gabe. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.
Gure ondarea biltzeko, gaurkotzeko eta zabaltzeko ekinaldi txalogarria, inondik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 131. orr.
Orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari, maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion darion lurrina bezain hordigarria. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Arraza, kultura eta gizarte maila guztietan gertatzen da Touretteren sindromea; ohituta dagoenak aski du begirada bat ezagutzeko; zaunka eta ekinaldi kontrolgabeak, aurpegi-imintzio eta keinu bitxiak egiten zituzten pertsonen kasuak edo nahi gabeko zantarkeria eta biraoak botatzen zituztenenak ia duela bi mila urte gogoratzen zituen Areteo Kapadoziakoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.
beste ekinaldi (3); ekinaldi bat (5); ekinaldi politiko (6); eta ekinaldi (5); lehen ekinaldia (3)