Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekin2 1 iz ekitea.

Bihotz bakarrean oroitzapenak, ametsak eta ekina.  Berria - Kultura   2004-01-20

Haren eginak eta ekinak jarraibide harturik, aurizki, zanpatu eta oinkatu bainuen sugea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Ahaleginak ekinez egiten diren ala ekina den ahaleginaren aurreko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Eskolaren funtsa garrantzitsua dela, halaber euskal intelektualen eta alderdi politikoen ekina legalitatearen kultura baten alde.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 101. orr.

Horrek, jakina, gure ekina bizkortu egiten zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 147. orr.

Lehen zatiko azken hamar minutuetan etxekoak hortzak estutu zituzten defentsan, eta ekinak fruitua lortu zuen.  Berria - Kirola   2006-04-09

Juan Duñabeitiak bere ekinari jarraitzen dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 78. orr.

Bere ekinaren eremua ez zen basakorte soila.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 22. orr.

Herriaren alde egiazki gutxitan jokatzen zuten banda armatuen ekinaren gerizatzeko, babesteko eta isiltzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 37. orr.

Ekinaren ondoren hauspoari buelta eman behar, eta elkarren aurrean zutik geratu gara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

Kultur erabakitzailea engoxatzeko puntuan zegoen, hark halaber, nonbait bere ekinaren mamiaren funtsa argi zekusalako "proiektu zabalago baten barru-barruan".  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Haginlaria zen, ekinaren poderioz ikasia baina, egundo ez baitzen eskolan ibili, ez odontologiakoan ez bestelakoetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Ekinaren ekinaz eta esku ahurretako minaz, mirakuluz bezala, bi gasna borobil berde agertzen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Bere ekinarekin zalantza utzi zuen airean, kide ona da, ala ez da Eulatez fio?  Berria - Kirola   2006-01-07

1791tik hara, iraultzaren aurka ziren apezen ekinaz, frantses etsai fedegabearen legearen ukatzeari eman zitzaion hasiera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

2 (izenondo gisa)

Jende ekina eta egoskorra gaude atzean, eta asko sinetsi dugu egitasmo honetan. Ez da mutil txarra baina tematia da, ekina.  Berria - Kultura   2004-10-15

Bai bera eta bai Carol oso ekinak dira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

3 ekineko izond

Adin ertaineko emakume ekinekoa eta praktikoa zen Kernan andrea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Koadroan halako arrantzale zahar bizardun baina oraindino ekineko bat ageri da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekinaren ekinaz (4); ekinaren ekinez (12); ekinean ari (4); eta ekinak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus