Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kale horietako edozein bazterretan ikus daitezke kaleko artistak: malabaristak, ekilibristak, magoak, musikariak... Berria - Kirola 2006-04-18
-Ekilibrista naiz -esan zuen bere kalpar usua orraztu bitartean burua atzeraka eramanez-, gerra aurretik "akrobazia ikuskizun saila" egiten genuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.
Ekilibristen ikusleak erleak ziren, eta erleek txaloak jotzen zizkieten ekilibristei. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 37. orr.
1925ean abiadore izatetik abioneta gaineko ekilibrista izatera pasatu zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 183. orr.
-Soka gainean ibili, ekilibrista. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 65. orr.
Jende aldra haren artean nahastezina egin zitzaidan Elenaren ekilibrista gorputza. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 169. orr.
Ekilibristaren sarea ematen zuten sukaldeko soka haietan zintzilikatu genituen egun hartatik aurrera alkandorak gure etxean, barruko epelean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.