Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekilibrio (ETCn 65 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian oreka agertzen da) iz oreka.

Eta orain bien artean da, orai, jinen da oreka bat, ekilibrio bat jinen da horien bien artean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 132. orr.

Badakigu ere Kostaldea eta barnekaldearen arteko ekilibrio eta elkartasunean, gure laborantxa ganbara batek, ainitz ekar lezakela.  Herria   2001-10-25

Bainan bien ekilibrio baterat behar litake heldu eta ni beldur naiz ez naizela beti heltzen ekilibrio horretarat hortan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 48. orr.

Eta ez funtzionatzeaz gain, orain, ekilibriotan, hankapuntetan aritu behar dut mikrouhingailura inguratzen naizen bakoitzean, tranpak neronek ez zapaltzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Ahal bezala, pollikiño-pollikiño, baina ahal bezain zaluki jaitsi nintzen, nik ere bi aldiz bederen ekilibrioa galtzen nuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Filma eta dokümentarioen bidez, erakastea ekilibrio bat ardietsi behar dela mündüan zehar.  Herria   2002-11-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus