Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Subjektu ekile hau ez legoke bere izaera inteligiblearen arabera ezein denboraren baldintzaren menpean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 202. orr.
Izan ere, honela subjektu ekilea, causa phaenomenon gisa, izadiarekin kateatua legoke bere ekintza ororen menpekotasun bereizezinean: Gugan badago, beraz, anizkunki hori sintetizatzen duen ahalmen ekilea, irudimena deitzen diogun ahalmena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.
Itsasgintza eta lurlantza, gotorlekuak, legeak, armak, bideak, jantziak eta honelako beste enparauak, [...] poemak, pinturak eta artez landuriko irudiak, hauek denak apurka-apurka, urratsez urrats, erabilerak eta gogo ekilearen esperientziak irakatsi zituen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 389. orr.
Leude baten nagikeria edo utzikeriatik atera ezin zutena, apezpiku baten zelotik eta arreta ekiletik aterako zutela uste zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.
Substantzia ekile askoren konkurrentziatik sortzen den efektua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.
Izan ere, bi gauzek bat egin dezaten, beharrezkoa da bata hartzaile izatea eta bestea ekile. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Likurgok, bere hirikideak trebe, zuhur eta ekile izan zitezen, haurrak lapurretan iaiotzeko eta harrapatzen zituztenak gogor zigorkatzeko agindu zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.
Ekilea baino ez den izadia, beraz, munduko jazoeren sintesian duzuen adigai guztientzat handiegia da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.
Ekilea esan ohi da gizakia denean bilatzen duena; pasiboa, berriz, gizakia bilatua denean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.
Komunitatea (ekilearen eta jasalearen arteko elkarreragina). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 63. orr.
Hondarrean, leize erraldoia irekitzen zen proiektuen sortzaile eramaileen eta delibero politikoen ondorioak erdiesten zituzten ekile ekonomikoen artean: ez ziren berak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 88. orr.