Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekidistantzia 1 iz distantzia berera egoteko zertzelada.

Ekidistantziarako joera, esate baterako (distantzia erlatibozko adierazleak oso garbiak ez direnean, gauzak distantzia berera baleude bezala azaltzeko joera dago).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

2 irud/hed

Begoña Bilbaok, ordea, nahiago izan du ekidistantzia faltsuetatik ihes egin, eta liburuaren erdia aldera Palestinako herriaren alde egiten du argi eta garbi.  Berria - Kultura   2004-10-23

Ekidistantzia gaizki ikusia egon da hemen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.

Erosokerian ibiltzea aurpegiratu izan zaio ekidistantzian dabilenari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 63. orr.

Ekidistantziaren eredu izan behar zuena, hizkuntza zapalkuntzaren adibide goren bilakaturik ikusi genuen hor, bere zaldi zuriaren gainera igota.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus