Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekidinezin 1 izond ezin ekidinezkoa.

Kakalarri ekidinezinak jota egon ez banintz, nire aurpegian irribarre bat marrazteko gai nintzatekeen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

Prozesu hori ekidinezina da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Egun hartan Garay kaleko etxea bisitatzea, Beatrizen aita eta Carlos Argentino Daneri, haren lehengusu propioa, agurtzeko, kortesiazko egintza zen, tatxarik gabea, apika ekidinezina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Indarraren agindu ekidinezina da zuzentasuna gauzatzea: ezar dezala bere indarra boteretsuak -Xerxes batek, edo Herakles batek-ahularen gainean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Alferrekoa izanagatik utzi ezinezkoa dela jainkoaren bilaketa, ekidinezina.  Berria - Kultura   2004-05-22

Hemendik aurrera guztiak izango direla barne-gerrak: kronikoak, ekidinezinak, zibilak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Gerla handiak eta gure gerla txikiak aipatzen genituen eta bakera deitu nauzue, baina hara zein den gerlarik ekidinezinena: jende kolpatuen artekoa.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 151. orr.

2 ( -en atzizkiaren eskuinean izen balioaz)

Ipuin gehienetan zuzenean, eta besteetan zeharka heriotzaz egiten du gogoeta Kisek, eta ez soilik heriotzaren ekidinezinaren edo bizitzaren garratzaren erakusgarri.  Berria - Kultura   2006-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekidinezina da (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus