Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zituen amildegiak ekiditen eta ez zien arriskuei beldurrik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 452. orr.
«Frantziaren helburu bakarra Boli Kostan gerra zibila ekiditea» dela berretsi zuen. Berria - Mundua 2004-11-10
Denethor erotu ez balitz, nik ekidin nitzakeen galera horiek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 161. orr.
Naturak zauriak ekiditen lehenago irakatsi zuen beso ezkerrak artoski ezkutuari aurre egin baino. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.
Zelula amak bihotzekoak ekiditeko erabil daitezkeela esan dute. Berria - Gaiak 2004-04-27
Kateme batek bezala ekiditen dituzu begiradak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.
Ausardia hausnargabea balio bilakatu zen; zuhurtasun neurtua, koldarkeria; neurria, gizontasunik eza; buru-argitasuna, ekintza ekiditeko amarru; azkartasun eroa, gizontasun; doitasuna, arriskuak ekiditeko bide. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Animaliekin gertatzen diren istripuak ekiditeko bide seinaleak baino zerbait gehiago behar da. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Ekidingo duen egoera bakoitzak, egingo duen hautu ezberdin bakoitzak beste norabaitera eraman dezake, oso ezberdinak izan daitezkeen helmuga ezezagunetara. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 35. orr.
Nahasmena ekiditeko eta argudioaren ulermena errazteko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.
Espazio itxiak ekidin nahi izan ditu Moneok, barrura begirako eraikina egin beharrean, kanporantz zabalduriko leihoa sortu. Berria - Kultura 2004-05-25
Gero eta klarkiago ikusten nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.
Nola daitezke, ostera, gauzen lehenkiak deituak izan eta heriotz bideak ekidin, bizidunak badira, eta bizidunak eta hilkorrak gauza bat eta bera badira? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.
Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen. Rural hitza ekiditen hasi nintzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.
Dialektika transzendentala, beraz, judizio transzendenteen itxura aurkitzearekin eta aldi berean hauek iruzur egin dezatela ekiditearekin askiesten da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.
-Haren teoriak ekidin beharreko ondoriorik ba ote duen ikusi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 364. orr.
Ezin izan zuten arrisku sentipen gertukoaren aurrean traidorea tirokatzerik ekidin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 209. orr.
Ezin ekidin gizon hori maitatzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.
Etsaigoa tentuz ekidin, lasaitasunez eraman, ahalik lasterren amaitu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.
Batasunak «erraz ekidingo luke ilegalizazioa indarkeria gaitzetsiko balu». Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Horrela gaiztoek ere gozatzen dituzten ongiak desiragarriago izan ez ditzagun eta zintzoek ere maiz nozitzen dituzten gaitzak dorpeki ekidin ez ditzagun. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.
Preseski ekiditen dena hauxe da, berezitasunean oinarrituta jendartearen parte bat bertzearen kontra ezartzea. Berria - Harian 2005-12-09
bat ekidin (3); du ekidin (3); ekidin ahal (3); ekidin behar (22); ekidin behar dela (4); ekidin behar direla (5); ekidin eta (4); ekidin nahi (21); ekidin nahi dugu (3); ekidin nahi izan (3); ekidin nahian (3); ekidin nuen (3); ekidin zuen (4); ekidin zuten (3); eta ekidin (3); ezin ekidin (10); hori ekidin (4); nola ekidin (3); zuen ekidin (4)
arazoak ekiditeko (5); ditzaketen istiluak ekiditeko (3); ekiditea da (3); ekiditeko ahaleginean (3); ekiditeko asmoz (9); ekiditeko bide (3); ekiditeko eta (3); ekiditeko modua (3); ekiditeko neurri (3); ekiditeko neurriak (4); ekiditen eta (3); ekiditen saiatzen (4); erasoak ekiditeko (6); gaixotasunak ekiditeko (3); harrapatzeak ekiditeko (3); hori ekiditea (3); hori ekiditeko (14); hori ekiditen (3); horiek ekiditeko (5); indarkeria ekiditeko (3); istiluak ekiditeko (4); istripuak ekiditeko (3); tortura ekiditeko (5); tratu txarrak ekiditeko (3); txarrak ekiditeko (5)