Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekibokoren bat ote zegoen pentsatu nuen hasieran. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
Euren kontrako eztabaidarako tokirik uzten ez dutenena izaten da definizioetatik eta ekibokoak baztertzetik hasten den metodoa. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 76. orr.
Kredoetan finkaturiko formulak ezin ziren inola ere iraunkorrak izan, aurkitu bezain anbiguo uzi baitzuten egiaren esanahi ekibokoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Baina aurpegi hura, dizdiz hura, oinazearen zartailuarena ere izan zitekeen, bihotzeko joaldiak sorrarazten duen keinu ekibokoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.
Bertutea garaien eta egoeren arabera iragankorra den zerbait bihurtuko luke, ezein erregelatan erabilgarria ez den ezgauza ekibokoa. jakina da deliturik ankerrenak, edota ilun eta kimerikoenak, inprobabilitate handikoak, alegia, uste soilekin edo froga oso ahul eta ekibokoekin frogatu ohi direla. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.
Guk geure helburua lortu dugu oraingoz, zeren arrazoimenaren adigai transzendentalak, eskuarki filosofoek adimenaren adigaietatik ere egokiro ez ezberdintzean beren teorietan hauekin nahasten direnak, egoera ekiboko honetatik atera ahal izan baititugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 151. orr.
Altamira-ren nazioa -politikoa eta ezpolitikoa, historikoa eta denborabakoa- ekibokoa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.
Barkatu, murmurikatu zuelarik, Maria Sararen pentsamendu bat, mesfidati eta ekibokoa, igarri izan balu bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 306. orr.
Orain uler daiteke bere adiera ekibokoa: modurik orokorrenean eta ezabatuenean hitzezko performantzia-multzo bat adierazten du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 124. orr.