Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekibokatu, ekiboka, ekibokatzen 1 da ad egiazkotzat edo egokitzak hartu horrelakoa ez dena. ik nahasi 3.

Eta hor ekibokatu zara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.

Esplika biezagu, nola mendebaleko ia teologia eta filosofia guztiak eta tradizio moral guzti-guztia ekibokatu diren.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Ez du pentsatu ere egin nahi ekibokatu egin ote zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zerraldo datza Hildako Ekibokatua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 114. orr.

'Planeta ekibokatura etorri naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Eta edozein alkool edanez, solasean, herexeak erre zituzteneko suaren inguruan berotuko gara, historiaren zentzu zaila, arraroa, ekibokatua gure aldera ekartzeko ahaleginak eginez, ezen gizakumea, poxpolua lez, baliozko ezer utzi gabe akabatzen baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus