Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fenomeno nagusiari ekingo diogu, atzerriko hizkuntza baten ekartze eta literatura hizkuntza sortze orotatik at. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.
Beharbada, denborara ekartze hori ez nion barkatu Unairi, eta, beharbada, horrek trabatzen harekiko komunikazioa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.
Ezin dugu ahaztu Euskal Herrira ekartze hutsak sekulako aurrerapausoa suposatuko lukeela gatazkaren konponbiderako. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Ekartze hutsa, mila duro kosta zaio. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.
Zer dela-eta eguneroko brontzezko kanoi urtze eta atzerritik gerrarako gailu ekartze taigabe hau; zer dela-eta ontzigintzara behartua hainbeste jende, lan latz horretan jaia eta astea bereizi gabe? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.
Berari esker Estatu bakar batean mundu guztitik ekarritako ondasunak biltzen baitira, ekartze ahaleginarekin bakarrik ia-ia ordainduta daudenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 178. orr.
Gaztea da oraino Maria: gaur egun, adinaren mende erdi inguruetan izateak ez du arrangura handirik ekartze beharrik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 137. orr.
Gero ariko dira ohiko saietan ez zoin gehiagokan bainan goxoki Ezpeleta eta Baigorriko bi talde, gizonak, lasto altxatze, untzi ekartze, orga altxatze eta bertze. Herria 2003-08-14
Nahi nuke lehenik aipatu, ur ekartze proiektu bat, gauzatu dena uda huntan Iparla azpiko alagia horietan. Herria 2004-09-16
Haatik, zinez xuxen eta bipil arizan dira xuberotarrak, botean, bote ekartze eta sare xoko haren miatzean, alta parioak ere kontra izanak zituztelarik hastean. Herria 2004-01-29
Bi zanguetara ekartze handi bat jin zitzaion, halako moldez non beti mainuan bezala baitzituen oinekoen barnean. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 171. orr.