Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik egin nezake neure ekarpentxoa, baina ez litzateke nahikoa izango, ezta urrundik ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.
Kontuak kontu, Joxeanek beste ekarpentxo bat eskaintzen dio euskarazko literaturgintzari, genero guztien gainetik eta handiuste guztien azpitik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 191. orr.
«Egun berezi horretan» Topaguneak bere ekarpentxoa egingo duela aurreratu dute antolatzaileek. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Hainbeste ohorezko tresnen artean, baita euskaldunon ekarpentxoa ere: pistola bat, Guisasola markakoa, Eibarren XIX. mendean egina. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 152. orr.
"Mutikoak ere garestiak izan daitezke", egiten du iruzkina berak, elkarrizketarako bere ekarpentxoa eginez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 171. orr.