Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekarpen 1 iz ekartzea, eskuarki, askoren arteko zeregin bati inork ekartzen diona.

Ezin interesgarriagoak dira ahozkotasunaren hipotesia sendetsi duten Parry, Havelock, Nagy eta gainerako autoreen ekarpenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Diltheyren ekarpenari Sören Kierkegaard-en existentzia-larritasuna gehitu zion Martin Heideggerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Dirua behar zen laborantzaren ekarpena emendatzeko, moldeak modernizatuz, etxaldeak azkartuz eta ttipiak bakanduz.  Herria   2005-06-23

Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Ezinezkoa da inbertsio eta ekarpen gutxiagorekin osasun sistemaren kalitateari eustea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Zer ekarpen egin diozu euskal literaturari?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 300. orr.

Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.  Elizen arteko biblia   Ez 45,16

Servet, halere, ez da ezaguna horregatik bakarrik, geografia konparatuaren metodologian ere ekarpenak egin baitzituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Eragileek eginiko ekarpenak zabalduko ditu 'www.konponbidea.info'-n.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Jakintza honek ere egin ditu bere ekarpenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.

Milaka milioi dolarretako ekarpenak egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 327. orr.

Legebiltzarrera igorriko dute egitasmoa, taldeek ekarpenak egin ditzaten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Hainbeste ahotsek Frantziskori eta hasierako frantziskotar historiari egiten dioten ekarpena agerian jartzea zuen helburu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Gero, David Ricardo edo Malthus-en pareko pentsalari handien ekarpenek osatu zuten Adam Smithen doktrina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Erretorika klasikoaren kanonen egokitzapen bat da funtsean gure markoa, gaur egungo pragmatiken ekarpenez berritu eta osatua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

Argazki bildumak ez zion inolako ekarpenik egin ikerketari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.

Bertsolariak berriz, neurtu behar luke bertsogintzari ekarpenik egiteko gai den.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 170. orr.

Keynesen ekarpenekin aberasturiko sintesi neoklasikoa izan zen ekonomia teoria nagusia Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 70eko urteen hasierako petrolioaren krisia arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Sabino Aranaren ekarpentzat onartzen du independentismoa ETAk.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 126. orr.

Lekuonaren ekarpena ez da kopla zaharretara mugatzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Manuel Lekuonaren ekarpenak ez du jarraipenik izan, eta haren azterketek indarrean diraute gaur egun ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Tonalitatean oinarritua baina expresionismoaren, Erdi Aroko musikaren, euskal musikaren edo jazzaren ekarpenekin.  Berria - Kultura   2004-07-21

Erakunde hau kideek egindako ekarpenekin finantzatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Ekarpenen Lege berriarekin Eusko Jaurlaritzak diru gutxiago jasotzeko eskatu dute Arabak eta Bizkaiak.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Elizaren kultur eraginak arte ederren eremuan izan zuen bere ekarpenik handiena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Filosofia klasikoari egin zizkion ekarpen handiengatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Sendagileen artean badira arlo honetan ekarpen handiak egin dituztenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Ekarpen nagusi gisa honako hau aipa daiteke: fedearen azterketa razionalak autonomiaren printzipioa onartu zuen, eta azken ondorioetara eraman.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Enpirismo dogmatikoaren aurrean, Quinek dogmarik gabeko ekarpen propioa egiten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Gizonezkoari ekarpen intelektuala eskatzen zaiola esango zenuke, eta emakumezkoari, areago, emozionala?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 211. orr.

Logikaren filosofiaren barneko kontzeptuei dagokienez ere, hainbat ekarpen garrantzitsu egin zituen Fregek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Bitxia bada ere, idatzizko literaturatik -zehazkiago, eleberriaren mundutik- egin ziren ekarpenik interesgarrienak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 160. orr.

Horien ekarpena berezia da, nolabait esateko, baina oso gogoangarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

Askotariko ekarpenak, sakonak eta interesgarriak egon dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Kanpoko ekarpen horiek bestelakoturik, mozorroturik, sartu behar izaten dira gehienetan, gizarte jasotzaileak onar ditzan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Gehienek idatzizko ekarpena egin zuten; beste hainbatek ahozkoa.  Berria - Harian   2005-03-06

Horiek horrela, Lockeren planteamenduan garrantzizko ekarpen bi azpimarratu behar ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arabako Ogasun ahaldun Juan Antonio Zarate kexu agertu zen berriz ere, «gehiegizko» ekarpen koefizientearengatik.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Baina nik uste dut, Ekarpen Legeari lotuta edo ez, ohitura egokia dela halakoak bultzatzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Ekarpen Foroaren helburua bete dela nabarmendu zuen: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Ekarpen Foroarekin alderatuta, atzoko eztabaidan parte-hartzea zabalagoa izan zen, ikuspegi askotarikoa, eta gazte gehiagok hartu zuen parte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egitura bizidun orok jatorri biziduneko beste material-ekarpen ororekiko mesfidantza basatia erakusten duenez, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Udaletatik eta erakundeetatik jasotzen ditugun diru ekarpenak txukun kudeatzeko sortu genuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Diru ekarpen anonimo bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den asmatzea nahiko luke batek baino gehiagok.  Berria - Harian   2005-06-08

Enpresa multinazionalen filialek 1996an egindako inbertsioetatik, laurden bat baizik ez zen finantzatu enpresa nagusiaren kapital-ekarpenen bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Bi faktoreren emaitza da mota honetako finantza-ekarpenen egongaiztasuna: [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere ekarpen (7); beste ekarpen (9); beste ekarpen bat (5); bi ekarpen (6); da ekarpen (5); dion ekarpen (8); diru ekarpen (5); du ekarpen (7); duen ekarpen (11); egin duen ekarpen (8); egindako ekarpen (11); eginiko ekarpen (4); egiten dion ekarpen (4); ekarpen asko (4); ekarpen bakarra (4); ekarpen bat (25); ekarpen bat egin (6); ekarpen batzuk (4); ekarpen berriak (6); ekarpen berririk (5); ekarpen egin (38); ekarpen egin zituzten (4); ekarpen egingo (6); ekarpen egiten (9); ekarpen eta (5); ekarpen foroa (9); ekarpen garrantzitsu (5); ekarpen garrantzitsua (14); ekarpen garrantzitsua egin (6); ekarpen garrantzitsuak (8); ekarpen garrantzitsuak egin (7); ekarpen gehiago (8); ekarpen gisa (7); ekarpen gisa aurkeztu (4); ekarpen guztiak (14); ekarpen handia (24); ekarpen handia egin (12); ekarpen handiak (11); ekarpen handiak egin (8); ekarpen handiena (5); ekarpen handienetako (4); ekarpen handirik (8); ekarpen handirik egin (6); ekarpen hau (5); ekarpen hori (11); ekarpen horiek (17); ekarpen interesgarriak (4); ekarpen nagusia (8); ekarpen ona (6); ekarpen ona egin (4); ekarpen politikoa (4); ekarpen positiboa (4); ekarpen serioa (4); ekarpen txikia (5); ekarpen ugari (8); ere ekarpen (10); eta ekarpen (33); ez du ekarpen (4); hainbat ekarpen (11); hainbat ekarpen egin (5); haren ekarpen (7); zein ekarpen (17); zein ekarpen egin (10); zein ekarpen egingo (4); zenbait ekarpen (5); zer ekarpen (30); zer ekarpen egin (17); zer ekarpen egiten (6)

anoetako ekarpena (7); batasunaren ekarpena (10); baten ekarpena (4); beharreko ekarpena (4); bere ekarpena (53); bere ekarpena egin (16); bere ekarpena egiteko (4); beren ekarpena (11); beren ekarpena egin (4); da bere ekarpena (4); dion ekarpena (15); dioten ekarpena (8); duen ekarpena (15); duten ekarpena (6); egin beharreko ekarpena (4); egin dion ekarpena (4); egin duen ekarpena (4); egin zuen ekarpena (5); egindako ekarpena (25); eginiko ekarpena (8); egiten dion ekarpena (9); egiten dioten ekarpena (8); ekarpena aurkeztu (9); ekarpena beharrezkoa (5); ekarpena da (12); ekarpena egin (64); ekarpena egin ahal (4); ekarpena egin behar (4); ekarpena egin dute (4); ekarpena egin nahi (19); ekarpena egingo (5); ekarpena egitea (9); ekarpena egiteko (12); ekarpena egiten (12); ekarpena ere (11); ekarpena eta (10); ekarpena ez (8); ekarpena ez da (5); ekarpena ezinbestekoa (4); ekarpena izan (7); ekarpena izango (5); ekarpena kontuan (5); eragileen ekarpena (5); eta ekarpena (4); euren ekarpena (4); gure ekarpena (13); haren ekarpena (9); nire ekarpena (10); zuen ekarpena (8)

beharreko ekarpenak (5); bere ekarpenak (14); bere ekarpenak egin (4); beren ekarpenak (18); beren ekarpenak egin (6); dira ekarpenak (4); diren ekarpenak (5); diru ekarpenak (5); dituzten ekarpenak (7); dizkioten ekarpenak (6); egin beharreko ekarpenak (5); egin dizkioten ekarpenak (4); egindako ekarpenak (14); eginiko ekarpenak (8); ekarpenak aintzat (4); ekarpenak bildu (9); ekarpenak bilduko (8); ekarpenak biltzeko (10); ekarpenak biltzen (5); ekarpenak egin (52); ekarpenak egin ahal (5); ekarpenak egin behar (4); ekarpenak egin dituzte (4); ekarpenak egin ditzakete (4); ekarpenak egin ditzaten (8); ekarpenak egin nahi (5); ekarpenak eginen (4); ekarpenak eginez (4); ekarpenak egingo (4); ekarpenak egitea (13); ekarpenak egiteko (62); ekarpenak egiteko aukera (14); ekarpenak egiten (7); ekarpenak egitera (5); ekarpenak ere (11); ekarpenak eta (14); ekarpenak ez (6); ekarpenak hartu (4); ekarpenak jaso (19); ekarpenak jaso eta (6); ekarpenak jasoko (4); ekarpenak jasotzea (4); ekarpenak jasotzeko (17); ekarpenak kontuan (4); eragileen ekarpenak (6); ere ekarpenak (6); eta ekarpenak (48); eta ekarpenak egin (6); eta ekarpenak egiteko (17); euren ekarpenak (10); euren ekarpenak egin (4); finantza ekarpenak (6); gure ekarpenak (5); guztien ekarpenak (9); herritarren ekarpenak (7); inguruko ekarpenak (5); jasotako ekarpenak (6); jendearen ekarpenak (4); menpeko finantza ekarpenak (4); proposamenari ekarpenak (4)

anoetako ekarpenaren (7); bakea ekarpenaren (5); bere ekarpenaren (5); egindako ekarpenarekin (4); ekarpenaren arabera (5); ekarpenaren berri (4); ekarpenaren inguruan (9); ekarpenari buruzko (6); orain bakea ekarpenaren (5)

egindako ekarpenekin (7); egindako ekarpenen (5); eginiko ekarpenen (4); ekarpenen bat (8); ekarpenen bidez (7); eta ekarpenen (4); finantza ekarpenen (6); jasotako ekarpenekin (6)

dion ekarpenik (4); du ekarpenik (4); ekarpenik egin (11); ekarpenik egiteko (4); ekarpenik egiten (9); ekarpenik handiena (8); ekarpenik onena (4); inolako ekarpenik (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus