Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekarle 1 iz dakarrena.

Bai baitzekien gizon-emakumeek aberri deitzen ziotela poz edo minaren ekarle zen lurraldeari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Mezuen ekarleak saiatu omen zitzaizkion aditzera ematen, egoera hartan, sasiaren lege latzen barruan, ez zegoela besterik egiterik, ulertu behar zuela.     «Kuskue tanden», 2004 - 144. orr.

Orduan gelara norbait datorrela entzuten dut, itzultzen naiz, eta Ivy da, noski, txabusina jantzita, gure bi katiluen ekarle.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 141. orr.

Joanes borroka politiko guztietako gizkei plazaratu zen, manifestaldietan banderolaren ekarle, lelo bizien errepikarazle, megafonia sorbaldan eta banatzeko agiriak ahurrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Eguzkiaz haruzko lurralde goibelen batetik etorriak, beti abiso hunkigarriren baten ekarle izaten ziren guretzat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.

Bluesak, baltseak (We´d Danced the Whole Night Through), jira eta bira, arrandiazko oroitzapenen ekarle.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan, nekearen mezu-ekarle tristea baita azido hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Bizi daitezela! Baina egurgile eta ur-ekarle izango dira elkarte osoarentzat.  Elizen arteko biblia   Jos 9,21

-Oker, zaude, gatz-ekarle -erantzuten zion Pavel Brochek-, ez naiz horren trebea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Esperantza ekarle izan hadi.  Herria   2004-12-23

Haur eta emakumeak, baita kanpalekuan egurgile eta ur-ekarle diren etorkinak ere.  Elizen arteko biblia   Dt 29,10

Charles Peguyren olerki bat irakurri zuen, hunkigarria zinez eta dolorezko momentu hauetan esperantza ekarlea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Beti ere izan haugu berri on ekarle.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 78. orr.

Martxoa abian denerako, eta batzuetan dezente arinago, otea da lore-ekarle fidelena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, izen baten eskuinean)

CLEFE bakotxean biltzen dira 10-15 presuna eta denen artean ezarri dirua emazte proiektu ekarle bati prestatzen zaio hitzarmen batean zehaztuak diren baldintzen arabera.  Herria   2005-03-10

Hurrengo egunean preso gosari-ekarlea behartu ez dezaten zuk utzitako kuxidadea garbitzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Femio aedoa ere, ezkongaientzat kantatzen zuena, Ker heriotza-ekarlea saihestu nahian zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 171. orr.

Oinaze-minen, neke gogorraren eta eritasun herio-ekarleen babesean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.

Egun batean bi polizia ezbehar-ekarle haiek iritsi ziren gurera: Gallinone eta Piangerò.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Zarata izu-ekarle hari aurre egin eta bera indargabetu nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

4 (ezkerrean duen izenarekin lotua)

Maite genituen desagertzear zeuden mundu horiek [...] artzainak, itzainak, espartingileak, ehuleak, txokolate prixa moldatzaileak, nago idokitzaileak, arto jorratzaileak, sagardogileak, ardo mingarra zoanetarik mahaietara ekarleak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekarle bat (3); ekarle izan (3); eta ur ekarle (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus