Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekarki 1 adlag ekarriz, ekartzen.

Une hartan Jon, bakailao saltzailea etorri zen korrika, haur aulki bat ekarki.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.

Bisita bi egunetan behin egiten dizue, janaria eta ura ekarki.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 137. orr.

Berak berriz, ardo botila kutxa bat ekarki, baratzean sartzearekin zakurrak burua makurtu eta isatsari eragin zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 110. orr.

2 (aditz laguntzailearekin)

Kaxa bat txakolin ekarki zidan opari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Nor nintzen eta zerk ekarki ninduen entzutean, batera agertu ziren ustekabea eta kezka haren begitartean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

Birla botatze bakotxak huneinbertze pondu ekarki ditu, birla erorien arabera.  Herria   2004-10-14

IKAS errespetatua dela sentitzen dugu eta, zaharren ildotik, ekarki du bere fruitua.  Herria   2004-07-08

Haizerrota horiek ustegabeko kalteak ekarki dituzte haatik: xorien hiltzeak.  Herria   2003-11-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus