Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeinen neke, uher, huts eta ezdeusetako zaizkidan niri mundu honetako ekanduak oro! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.
Grekoz ethos eta latinez moralis berbek ez dute horixe baino esan gura: jendearen ekanduak edo ohiturak, eta horiei dagokiena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.
Ene nahia da Espainiako ene erreinu guztiak lege, ekandu, ohitura, auzitegi beren berdintasunera biltzea, guztiak berdin goberna daitezen Gaztelako legeen arabera, hauek baitira goresgarrienak eta onargarrienak mundu osoan gaindi. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 124. orr.
Belaunaldi bakoitzak klasikoak bere modura itzuli behar omen ditu, garaian garaiko ekandu eta joeren arabera. Berria - Kultura 2004-05-29
Gure ekandu zaharrak agintzen duen moduan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 15. orr.
Ez zaiok kentzen ekandu gaizto hori; baina tira, honezkero ez dik erremediorik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.
Bere ekandu txarretan setatia ez denari eta ororekin gozotasunez hitz egiten duenari. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 159. orr.
Protagonista gizarte ekandu onek irudikatzen duten dama lege oneko horietako bat. Berria - Kultura 2004-07-10
Usadio bat zela argudiatu zuten, eta umeak ekanduak zeudela, oso goiz hasten zirelako sexu harremanak izaten, «euren gogoz». Berria - Gaiak 2004-10-06