Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larunbat arratsalde ekaiztsu batean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 179. orr.
Atsegin dut gau ekaiztsuan hiltzea. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.
Nola salbatu zion bizitza Ural mendietako gau ekaiztsu ikaragarri hartan, berea arriskuan jarriz! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.
Zeru ekaiztsuan beren bidea egin eta posta entregatzea lortzen zuten hontz bakanak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.
Armen aldarriaren eta urduritasunaren erdian, ahotsek orro egin zuten, marea ekaiztsu baten gisa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 279. orr.
Nik biziki eskertzen nion ahalegina, eta, sexua egiten genuenean batez ere, desesperatu batek bezala estutzen eta besarkatzen nuen, gorputz hura itsaso ekaiztsuan aurkitutako ohola balitz bezala, hain nuen hezurmuinetaraino sartua bakardadea. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 235. orr.
Baina inoiz ez zenuen txintik ere atera gure harreman ekaiztsuan, badakizu niretzat erabakia ez zela erraza izan. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 13. orr.
Demokrazia ekaiztsuaren grina guztiak suspertu zituen inperio haziegi bateko biztanleria gogogabean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.
Neska sartu eta atera egiten zen, umil eta zoriontsu, eztabaida politikorik ekaiztsuenen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Zoritxarrez, lurraren lau aldeetatik beste heresia ekaiztsu bat nabarmendu zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.
Egiaren lurraldea da [...], itxuraren benetako egoitza den itsaso zabal eta ekaiztsu batez inguratua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 123. orr.