Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekaitzaldi (orobat ekaitz aldi g.er.) 1 iz ekaitza dagoen aldia.

Itsasoak pentsatzerik balu, zorionaren ideia eta itxaropena jaioko lirateke haren baitan ekaitzaldi bakoitzean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.

Zuzengabeen aberastasunak errekastoa bezala lehortuko dira, ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.  Elizen arteko biblia   Si 40,13

Aitona isildu denerako, atertu egin du ekaitzaldiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Hura ere gehiago izutzen zuen geldialdiak ekaitzaldiak baino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.

1931n, ekaitzaldi bortitza Kantabria aldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

2 irud/hed

Heriotza hurbiltzean, ekaitzaldi oro baretu eta tentaldi oro gaindituta, lasaitasun eta bake miragarria izango du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 311. orr.

Erromesene inguruetako lurretan goratu zituzten Azpilgo lehen etxe zatar itsusiak, eta, denborarekin, nire etxe ondora heldu da zementuaren ekaitzaldia.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus