Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekaitz 1 iz atmosferaren nahasmendu bortitza, haize gogorrez, eta gehienetan euriz edo elurrez eta trumoi-tximistez gertatzen dena.

Ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.  Elizen arteko biblia   Is 30,30

Datozen urteetan ekaitzak, lehorteak eta bestelako muturreko fenomenoak asko areagotuko direla esan zuen atzo WMOko Sommeriak.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Zuek ez zarete hurbildu, israeldarrak bezala, uki daitekeen mendi batera, su kiskalgarria, laino itxia, ilunpea eta ekaitza zeuden mendira.  Elizen arteko biblia   Heb 12,18

Ez zen ohartu ekaitza hasi zuela, ez zen ohartu zerua belztu egin zela bat-batean, ez zen ohartu euria, euri jasa, euri basa, euri zakarra, erortzen hasia zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Ekaitza altxako ez ote zen beldurrez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Ekaitza sortu zen eta uhinek itsasontzia ia azpian hartua zuten; ekaitzak oso gogor jotzen zuen eta marinelak beldur ziren hondora joango ote ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Bere amorru osoaz jotzen zuen oraindik ekaitzak hiribide zaharra gurutzatu nuenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Eguneko azken orduetan ekaitza lehertzeko arriskua, batik bat Pirinio aldean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.

Hara, ekaitza bezala lehertu da Jaunaren haserrea.      - 0. orr.

Era guztietako ekaitzak eragin zituen, eta hodei beltzek estali zuten hala itsasoa nola lurra.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Ekaitza zekarren Oiz mendi urrunaren gainetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Egunak ekaitza zekarren, baina ez zitzaion oraindik igartzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Hodei beltz sarriek ekaitza zekarten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 65. orr.

Ekaitza haizekirri bihurtu zuen eta olatuen orroa isildu.  Elizen arteko biblia   Sal 107,29

Wenlingeko Meteorologia zerbitzuak adierazi zuen atzo haizearen indarrak nabarmen egin zuela behera, eta tifoia udako ekaitz bihurtzen ari dela mendebalderantz joan ahala.  Berria - Mundua   2004-08-14

Lope de Iraurgiren mutil bat etorri zaie esatera ekaitzak jo baino lehen egon behar zutela itsasontzian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Kostaldean ekaitzak jo dezake, eta litekeena da kazkabarra egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Biharamunean, oraindik ekaitzak gogor jotzen baitzuen, untzia arintzen hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 27,18

Ekaitzak mendean hartu gintueneko eguna ereiaroko hemeretzia izan zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 193. orr.

Baina zuk, zeure gudaroste eta herri aliatu askorekin, ekaitzak bezala egingo diozu eraso, lurraldea estaltzen duen hodei beltza bezala sartuko zara han.  Elizen arteko biblia   Ez 38,9

Ekaitza ziztuan zetorkigun, eta hura gainean izanez gero zer espero genezakeen sumatzen hasiak ginen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 172. orr.

Aterpean ere ekaitza sartzen baitzen zirimolan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 63. orr.

Ekaitzak oholak askatu zituen, masta erabat hautsi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Jesusek ekaitza baretu.      - 0. orr.

Hala aritu zen denbora luzean, ekaitza desegin zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 24. orr.

Ekaitzak ere, bortitzak oso, euriz ez, harea ibiltariz eta haizez osatzen dira han.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku: ekaitzean aterpe, sargorian gerizpe.  Elizen arteko biblia   Is 25,4

Uholdeen edo ekaitzen beldur izaten gara, baina ez gaude beroaren kontra neurriak hartzera ohituta.  Berria - Harian   2005-06-18

Ekaitzaren ondoko barealdiak lagundurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.

Biblian sekulako iruditan bildu izan dira ekaitzaren esperientziak utzitakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Ekaitzen uhinak ez ezik erradiazio gerriko berri bat ere aurkitu du Saturnoren inguruan.  Berria - Gaiak   2004-07-24

Orduantxe gertatu baitzen Ejiptoko eta Siriako uzta alea zekarten itsasontziak elkarren aurkako haizeek jota, ez hara ez honara, ekaizpean gelditu izana, Bizantzioko jendaila goseminduaren haserre eta etsipena sortuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Hutsegite bat izan zuen, edonork bezala, uzta bilketako gau batez, azao ebakien artean, ekaitzezko zeru baten pean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurrikara izan zen lehenik, Mitch urakana ondoren eta Stan ekaitz tropikala orain.  Berria - Harian   2005-11-19

Zirimola bortitz hauek dena inarros dezaten, ekaitz aldakorrek asalda dezaten uzten du, berak lerrarazten ditu bere suak abio segurrean. Baina ekaitz zakarra sortu zen eta itsasgizonek egun luzeetan jardun behar izan zuten arraunean gogor.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Ontzi batean beste askorekin itsasoz zihoala, ontzia, ekaitz bortitzak bultzatuta, mendi batera hurbilduz zihoan lehertzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Anconako itsasgizon batzuk, ekaitz arriskutsu baten erasopean, hondoratzeko zorian aurkitzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Saturnon ekaitz handiak eta haize gogorrak izaten dira.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Andaluzia eta Valentzia aldeko kostan eurijasa eta ekaitz izugarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Egun sargori baten ondoren, arbel koloreko ekaitz eskerga batek ezkutatua zuen zerua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Horrelako kosken artean etorri ohi dira ekaitz trumoitsuak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

1581ean, ekaitz beldurgarri batean, haize eta harri, San Felix elizako dorrea jausi zen Gironan kalera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Lohi-babes batek bidaztiak gordetzen ditu bideko lokatzetatik, eta larruzko estalki mardul batek, jaitsi eta erabat itxi daitekeenak, bidaiatzea samurtu eta bigundu egiten du uda parteko bero sapetan eta ekaitz gaiztoetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Eguzkiaren izpiak, ekaitz opakoan zehar, hodeietatik harako ihintzaren kontra dizdizten direnean, orduan hodei beltzetatik ostadarraren koloreak agertzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ekaitz-egunak, berriz, Bilbon 3.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

Zelaien gainean bueltaka, ekaitz-gau bateko itzalen antzera, bost txori ikusi zituen hegan, putreak bezain higuingarriak, arranoak baino handiagoak, heriotza bezain krudelak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 95. orr.

Udaberri eta uda, ekaitz sasoiak dira sarritan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

1898an, ekaitz oldar ikusgarria Madrilen: farol, hesi, zuhaitz, teilatu-sabai... harrapatu zuen guztia txikitu zuen: zauritu asko, jende artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Udaberrian sartzean-eta ekaitz-giroa izaten zenez, asko baitzegoen jokoan soroetan eta uzta laboreetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Uholde-euriak etorriko dira, harria botako du eta ekaitz-haizeak joko.  Elizen arteko biblia   Ez 13,11

Ekaitz-hodei beltzaren errape-azpi ilun arre horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Ekaitz zaparradaren lehenengo tantak astunak eta bakanduak izaten dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 124. orr.

Bat-batean deabrua etorri zitzaion ikaragarrizko ekaitz-burrunba eta zarata artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Kanpoan ekaitz erauntsia ari zuen eta haizearen indarrak lanak ematen zizkion zutik egoteko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontziak Eolia uharterantz zihoazen atzera, haize-ekaitz ikaragarri batek bultzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Ez al litzateke polita izango halako ostots-ekaitz bat izango bagenu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 279. orr.

Gauerdian haizea hegosartaldetik izugarrizko indarrarekin hasiko da jotzen, eta elur ekaitza ekarriko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Elur eta izotz ekaitzari aurre egiteko Babes Zibileko Plana indar barik utzi du Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Biharamunean, ordea, gauean hasitako elurra bisuts-ekaitz bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.

Menditik bertatik hodei bat sortu ohi zen, inguruan kazkabar-ekaitz bortitza leherraraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Hauts-ekaitzek gaitzak zabaltzen laguntzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Hondar ekaitz larriak gertatu dira azkenaldian Txinan.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Marten ura eguzki ekaitzen ondorioz desagertu zela uste dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-07-10

5 irud/hed

Liskar hotsa iristen zen hirugarren solairutik; marmarren ondoren muturtzeak, muturtzeen ondoren ekaitzak, ekaitzen ondoren malkoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Munduko herrialdeek etorkizuneko ekaitz ekonomikoei eta interes tasen igoerari aurre hartzeko erreformak egiteko baliatu behar dute koiuntura ekonomiko ona.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Hans Eichel Finantza ministroa ekaitz politikoaren erdian dago.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Zigarro batetik zetorren kezko ekaitz bero zorabiagarri batek mugiarazten zituen arasa eta komoda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Danelek eta Adak nerabezaroan bizi izandako ekaitz erromantikoaren trumoi iraganen oihartzun gero eta galduagoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

Ekaitz beldurgarri batek ariman eztanda egiten duenean, gizakiak egin beharko luke jendeak euri- eta kazkabar-erasoetan egiten duen gauza bera: aterpean babestu ekaitza igaro arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Zuhurtasunez zaindu behar da anaia gorputza, melankoliaren ekaitza altxa ez dezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Emozio ekaitz baten mendean aurkitzen da bakoitza, zein bere moduan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Ene lagunok, gizakia horrelako maitasun-ekaitzetan aurkitzen denean, ahantz bitza bere bekatuak, ez bedi umiltasun-ekintzez arduratu, ez eta beste gauzez ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Birao ekaitz bat lehertu zen zeruak eta lurrak sortu zituen Jainko ezgauzaren aurka. aipagarria da ezen finantza-liberalizazioko prozesutik aparte geratu diren ekonomiek, Txinakoa eta Taiwangoa bezala, ez dutela ia sumatu ere egin eskualde hau astindu duen finantza-ekaitza, eta bizi-bizi jarraitu dutela hazten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Debaluazio konpetitiboen posibilitatea baztertzen da eta ekaitz finantzarioak ere erabat uxatzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Baina urte askoan biziko gara ekaizpean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

6 ekaitz txori itsas hegazti txikia, hego-luzea eta igeri-oinduna, mokoa kakoan duena (Hydrobates pelagicus etab.)

Ekaitz txoria Europan bizi den itsas hegaztirik txikiena da, eta 15 bat zentimetro hazten da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Ekaitz txoriak, berriz, planktona jaten du, eta kate trofikoaren oinarriaren osasunaren berri ematen du horrexegatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Belatz handiak eta ekaitz txoriak bioadierazleak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ekaitz (5); da ekaitz (3); den ekaitz (3); dira ekaitz (3); dira winnie ekaitz (3); du ekaitz (4); edo ekaitz (3); ekaitz bat (9); ekaitz batean (6); ekaitz batek (12); ekaitz batek harrapatu (3); ekaitz baten (15); ekaitz baten erdian (4); ekaitz beldurgarri (4); ekaitz beldurgarri batek (3); ekaitz betean (3); ekaitz bolada (3); ekaitz bortitz (5); ekaitz bortitza (6); ekaitz egunetan (4); ekaitz elordui (3); ekaitz eta (24); ekaitz gau (5); ekaitz giroa (5); ekaitz giroan (4); ekaitz gogor (6); ekaitz gogorra (5); ekaitz handi (9); ekaitz handi bat (3); ekaitz handiak (4); ekaitz hura (4); ekaitz ikaragarri (3); ekaitz izugarria (3); ekaitz tropikal (5); ekaitz tropikala (4); ekaitz tropikalak (13); ekaitz tropikalaren (6); ekaitz tropikalaren eraginez (3); ekaitz txoriak (4); elur ekaitz (11); elur ekaitz batek (3); eta ekaitz (54); eta ekaitz eta (3); haize ekaitz (4); hauts ekaitz (3); itsasoko ekaitz (3); jeanne ekaitz (3); mila ekaitz (4); stan ekaitz (3); winnie ekaitz (4); winnie ekaitz tropikalaren (3); zuen ekaitz (3)

baina ekaitza (4); den ekaitza (3); desagertzen zen ekaitza (3); egundoko ekaitza (5); eguneko ekaitza (3); ekaitza ari (4); ekaitza baretu (9); ekaitza bezala (6); ekaitza dator (3); ekaitza dator paradisutik (3); ekaitza edo (5); ekaitza edo beste (3); ekaitza ere (3); ekaitza eta (8); ekaitza ez (4); ekaitza hasi (5); ekaitza igaro (4); ekaitza igaro arte (3); ekaitza izan (8); ekaitza izan zen (5); ekaitza lehertu (8); ekaitza operazioa (3); ekaitza oso (3); ekaitza pasa (3); ekaitza sortu (4); ekaitza sortu zen (3); ekaitza sortzen (3); ekaitza zekarren (3); ekaitza zetorrela (3); elur ekaitza (12); eta ekaitza (17); genuen ekaitza (3); jesusek ekaitza (3); jesusek ekaitza baretu (3); kanpoan ekaitza (3); sekulako ekaitza (3); zela ekaitza (3); zen ekaitza (11); zen ekaitza edo (3)

ekaitzak eragindako (4); ekaitzak ere (3); ekaitzak eta (9); ekaitzak ez (4); ekaitzak gogor (5); ekaitzak gogor jo (4); ekaitzak harrapatu (3); ekaitzak iraun (3); ekaitzak jo (6); ekaitzak jotzen (4); ekaitzak jotzen duenean (3); ekaitzak sortutako (3); elur ekaitzak (13); eta ekaitzak (9); gaueko ekaitzak (3); hondar ekaitzak (4); zituen ekaitzak (4); zuen ekaitzak (4)

ekaitzaren aurreko (3); ekaitzaren aurretik (3); ekaitzaren beldurrak (3); ekaitzaren eraginez (4); ekaitzaren erdian (17); ekaitzaren erditik (3); ekaitzaren erditik erantzun (3); ekaitzaren eta (4); ekaitzaren ondoren (5); ekaitzaren ondorioak (5); ekaitzaren ondorioz (14); ekaitzaren ostean (10); ekaitzari aurre (6); ekaitzari aurre egiteko (5); elur ekaitzaren (10); elur ekaitzaren ondorioz (4); elur ekaitzarengatik (3); eta ekaitzaren (5); izan zituzten ekaitzaren (3); zen ekaitzaren (6); zituzten ekaitzaren (4); zuen ekaitzaren (3)

ekaitzek ez (3); ekaitzen bat (5); ekaitzen ondorioz (7); ekaitzetik babesteko (4); eta ekaitzen (6); ez ekaitzik (3); hondar ekaitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus