Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekain 1 iz urtearen seigarren hila.

Ekaina zen, arratsaldea, eta Donostiara joan behar izan nuen presaka.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.

Ekaina hurbildu ahala, egunak oskarbi eta sargoriak ziren. Maiatza joan da, ekaina buruz beheiti ari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

Ekain honetan egin diren Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan.  Berria - Mundua   2004-06-30

2001eko ekaina.  Berria - Mundua   2004-02-11

1968ko maiatza ez baina ekaina izan zen, Txabi Etxebarrieta Tolosako Benta Haundin hil zutenekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 32. orr.

Izan ere, 1937ko ekain hartako irudiak portukoekin nahastu zitzaizkidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 184. orr.

2000. urteko ekainean, 1999. urteko irailean bezala, prentsaurrekoa eman zuten solidarioek Estrasburgon, Europako Parlamentuan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 67. orr.

2002ko ekaina: 200 hildako Tanzaniako Dodoma eskualdean, bi trenek elkar jota.  Berria - Mundua   2004-02-19

Eskuadroia, aldiz, ekainean sartu zen gerra ekintzetan lehenengoz, Filipinetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

Griselleren obra ekain aldera kenduko dute karteletik, arrakasta handia izan ondoren.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 24. orr.

Ekain inguruan Andresek ikasturteko eta Lizentziako azter ketak egin zituen, eta onik atera zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Behin ere ez nuen ikusi ekaina hasierako goiz horretan baino axolagabeago edo alaiago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Ekaina bitartean EKEk datozen urteotarako ardatzak zehaztu nahi ditu Euskal Herria 2020 xedearen karietara.  Berria - Kultura   2006-03-19

Irailean hasi eta ekaina bitartean momentuko pilotaririk onenak hango torneotan ibili ohi dira.  Berria - Kirola   2006-05-10

Atzo Azpeitian (Gipuzkoa), Loiolako Basilikan aurkeztu zituzten ekaina eta iraila artean egingo dituzten erakustaldi eta kontzertuak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Bilkuran moldatuak izanen dira urritik eta ekaina arte emanak izanen diren kurtsoak.  Herria   2002-09-19

Joan den ekaina arte Nafarroako CCOO Euskadiko CCOOren parte zen.  Berria - Ekonomia   2004-09-25

Agenteak ekaina arte itxoiteko gomendatu dio, eta azkenean kasu egingo diola uste du berak, egonezina gainditzeko gauza bada, behintzat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Bien bitartean, Europako Batasuneko txandakako presidente eta Irlandako lehen ministro Bertie Ahernek konstituzioa ekaina baino lehen sinatuko dela adierazi zuen herenegun.  Berria - Mundua   2004-03-24

Ekaina maiatza bezalakoa izanen ote da?  Herria   2003-06-05

Ekainak hamar ditu gaur.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 55. orr.

Ekainak 27 du gaur.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ekainaren hasieran, Irala astebete pasea zen La Caledonia-n; igeltseroek bertan behera utzia zuten lana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.

Ekainaren hasierako arrats epela zen, hego haizea zebilen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Ekainaren lehen asteko goiz epel eguzkitsu bat zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 30. orr.

Ekainaren hondarra zen, eta inongo ikastetxek ez ninduen hartu nahi irailean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

Hori baino lehen, ekainaren azken aldera, Ernest Hemingway New Yorken da berriro, filmaren soinua grabatzeko lanetan.1944ko ekainaren lehen egunetan ginen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Neure burua Gurutze Gorriaren parean autobusaren zain ikusten dudan apiril haizetsuak ala aitaren heriotzaren ekain itogarriak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.

Ondo letorke azken urteotako batenaz bestekoei erreparatzea, datu zerrendei begira, ekain normaltxu batek zer eman behar ligukeen, edo gutxienez, zer espero genezakeen jakiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.

Zorigaiztoko ekain hartan, 1937koan, itsasoa ihesbide bilakatu zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 175. orr.

3 (-en deklinabide atzizkiarekin, datetan)

Hori du erabaki Nafarroako Diputazioak Iruñen 1854ko ekainaren 17an, ni naizela lekuko: Yanguas, idazkaria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.

Omar Khaiam 1048ko ekainaren 18an jaio zen, Korasan, Egunsentiaren Herrialdeko pertsiar herrixka batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Urkaturik hil zen, 1948ko ekainaren 2an.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Sei egun geroago, 1660ko ekainaren 9an.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.

"Astelehena da, ekainaren bosta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Ekainaren lehena, ongi zaizu?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Ekainaren 6a: egun garrantzitsua nire bizieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 17. orr.

Maiatzaren 1etik ekainaren 1era.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Ekainaren 23 an, aratsaldeko 6 etatik landa, estreinaldia artistekin. Ekainaren 27an astelehenarekin, Zelaiko pestak, 9 orenetan birla zoingehiagoka.  Herria   2001-06-21

Urte bereko ekainaren 7an, Itoizko urtegiak ur azpian hartuko zuen ingurua bisitatzera joan zen Urralburu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 20. orr.

Marie Rogêt 18... ko ekainaren hogeita biko igande goizeko bederatziak aldean atera zen bere amaren etxetik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.

Ekainaren 14ko Itun bitxi eta berri-berri hartan, garbi agertzen zen kezka nagusi hori: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

-Ingalaterrara joan ziren maiatzaren hogeian eta ez dira ekainaren hamabostera arte itzuliko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

Serge Julyk 2006ko ekainaren 30ean eman zuen agurra, Libération-en bertan: "Pouquoi je quitte 'Libération'".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 83. orr.

Ekainaren 16an eta 17an daude datatuak gertaera honen inguruko albiste guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 192. orr.

4 (-k deklinabide atzizkiarekin, datetan)

Igandea, 1943ko ekainak 13.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 114. orr.

Ekainak 11-Kanpamendu nagusia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 156. orr.

-Ekainak hogeita zazpi, asteartea. Ekainak 20.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 74. orr.

Juan Martinez Irujo Eibarko San Juanetan, ekainak 24an hain zuzen, itzuliko da kantxetara.  Berria - Kirola   2004-06-18

Eindhovengo taldekako erlojupekoa da bestea (ekainak 18), eta horregatik, holandarrek oso jarrera erasokorra izaten dute.  Berria - Kirola   2006-04-16

5 (-k deklinabide atzizkiarekin, datetan, aposizioan)

Larunbatean zortzi, ekainak 9, manifestaldi bat eginen da Parisen euskaldun, bretoin eta korsikar presoen sustenguz.  Herria   2001-05-31

Hurrengo egunean, ekainak 24, bete egin zitzaigun desira, jeinu zintzo bat edo Juan Bataiatzailea bera gutaz arduratu izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Ortzegun hau, ekainak 19, greba eguna izanen dela erabakia dute. Gaur, ekainak 29, San Pedro eguna, bost urte dira Itsasondoko nire aitona Patxi Elizegi hil zela.  Herria   2003-06-19

Ospakizuna egin zen arratsaldean -igandea, ekainak hamaika-, Lucy haurtzain batekin utzi eta Tomekin joan nintzen parkera, oinez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Hori da eztabadatuko helduden asteartean, ekainak 26, goizeko 9-etarik harat, Hondarribiako udaletxean.  Herria   2001-06-21

Ortziralean eta larunbatean, ekainak 22 eta 23, Baionako fakultatean.  Herria   2001-06-21

6 (hitz elkartuetan)

Aurki zabaldu zen eguna, eta ekain hasierako egunsenti urretsu horietako bat nagusitu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

2006ko ekain hasieran, Baionako arrantzale bat eraman zuen itsasoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Seguran jokatu da ekain erditan sega xapelketa, 25 segalariren artean.  Herria   2003-07-03

Ekain erdialdean hasten dugu denboraldi-aurrera, Alpeetan.  Berria - Kirola   2006-03-29

1540ko ekain hondarrean heltzen da Frantzes Lisboara, baina ez dio berak jakinarazten bere askaziari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

Ekain bukaeran jakingo da txapelduna, Bartzelonaren lekukoa hartuko duena.  Berria - Kirola   2004-07-29

Ekain amaierako egun erabakitsu hartan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

Isiltasun hotza zen, eguerdi aldeko ekain-eguzkiak gogorki jo arren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

7 (hitz elkartuetan elkarketa kopulatiboetan)

Maiatza infernu, ekain-uztailak zeru.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Berez, garagarraren ilargialdia zen, hitz honekin ematen zena, eta noski, ekain-uztailen artean dabilkeen ilargi hori seinalatzen zuten antzina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Esku arteko Iruzkinak 1766ko ekain-uztailean idatzi zuen eta urte bereko irailean agertu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Horrek ekain-uztail-abuztuetan irauten du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apirila eta ekaina (3); aurtengo ekaina (8); aurtengo ekaina arte (4); baina ekaina (3); datorren ekaina (3); den ekaina (3); egitaraua ekainak (3); ekain aldean (5); ekain hasieran (4); ekain honen (4); ekain hortan (5); ekain hunen (3); ekain ondar (3); ekain ondarrean (3); ekain undarrean (3); ekaina aldera (3); ekaina amaiera (4); ekaina arte (47); ekaina arte sinatu (5); ekaina baino (14); ekaina baino lehen (10); ekaina baino lehenago (4); ekaina bitarte (6); ekaina bitartean (22); ekaina elkarteak (3); ekaina eta (11); ekaina eta iraila (3); ekaina eta uztaila (4); ekaina zen (3); eta ekaina (16); eta ekaina bitartean (5); helduden ekaina (4); helduden ekaina arte (4); maiatz ekain (3); maiatza ekaina (3); maiatza eta ekaina (3); urteko ekaina (5); z egitaraua ekainak (3)

antolatzen du ekainaren (7); ariko dira ekainaren (3); aurten ekainaren (4); aurtengo ekainaren (4); bai eta ekainaren (3); baina ekainaren (6); baita ekainaren (5); bat ekainaren (5); beila ekainaren (5); bereko ekainaren (3); bestak ekainaren (5); bilbon ekainaren (3); da ekainaren (60); dago ekainaren (3); datorren ekainaren (46); dela ekainaren (3); den ekainaren (69); den igandean ekainaren (3); den urteko ekainaren (4); dio ekainaren (5); dira ekainaren (28); ditu ekainaren (8); dituzte ekainaren (8); donostia ekainaren (5); du ekainaren (22); dute ekainaren (19); dutela ekainaren (4); egin zuten ekainaren (3); eginen da ekainaren (5); egitaraua ekainaren (3); eguna ekainaren (3)

ekainaren amaiera (6); ekainaren amaieran (9); ekainaren azken (5); ekainaren bian (3); ekainaren bukaera (4); ekainaren bukaeran (9); ekainaren erdialdean (5); ekainaren hasierako (4); ekainaren hasieran (23); ekainaren hasieran izango (3); ekainaren hogeita (8); ekainaren hondarrean (3); ekainaren lehen (11); ekainaren lehen egunetan (3); ekainaren lehena (5); ekainaren lehenean (13); ekainaren leheneko (3); ekainaren lehenengo (3)

eko ekainaren (7); erakusketa ekainaren (4); ere ekainaren (3); erredakzioa ekainaren (4); eta datorren ekainaren (3); eta ekainaren (89); etzitik ekainaren (3); ezkontza ekainaren (7); finala ekainaren (14); gaurtik ekainaren (8); gobernuak ekainaren (3); hasi eta ekainaren (11); hauk ekainaren (3); heldu den ekainaren (23); helduden ekainaren (15); heriotze ekainaren (3); herriko bestak ekainaren (4); hiltze ekainaren (3); hori ekainaren (6); horiek ekainaren (3); huntan ekainaren (5); iazko ekainaren (14); igandean ekainaren (7); iragan ekainaren (35); iraganen da ekainaren (9); izanen da ekainaren (11); izanen dira ekainaren (4); izango da ekainaren (6); joan den ekainaren (41); joan zen ekainaren (5); joanden ekainaren (6); kermeza ekainaren (4); ko ekainaren (12); mungian ekainaren (4); nagusiak ekainaren (5); pasa den ekainaren (3); pesta ekainaren (3); pestak ekainaren (4); sortze ekainaren (6); tik ekainaren (3); urte bereko ekainaren (3); urteko ekainaren (34); zen ekainaren (9); zinema ekainaren (10); ziren ekainaren (4); zuen ekainaren (13); zuten ekainaren (5)

aurtengo ekainean (4); bat ekainean (3); bereko ekainean (5); da ekainean (14); datorren ekainean (9); den ekainean (35); den urteko ekainean (3); dira ekainean (5); ditu ekainean (4); du ekainean (13); dute ekainean (4); edo ekainean (6); ekainaz geroztik (14)

ekainean abiatu (6); ekainean amaituko (11); ekainean amaituko da (3); ekainean amaituko zaio (3); ekainean amaitzen (28); ekainean amaitzen zaio (16); ekainean aske (3); ekainean atxilotu (4); ekainean atxilotu zuten (3); ekainean aurkeztu (5); ekainean aurkeztu zuten (3); ekainean baino (10); ekainean bertan (5); ekainean bukatzen (3); ekainean edo (4); ekainean egin (9); ekainean egin ziren (4); ekainean egindako (5); ekainean eginen (3); ekainean eginen diren (3); ekainean egingo (16); ekainean egingo diren (6); ekainean eginiko (5); ekainean eta (25); ekainean eta uztailean (14); ekainean europako (6); ekainean europako legebiltzarrerako (3); ekainean gertatu (4); ekainean gertatu zen (3); ekainean hasi (6); ekainean hasiko (8); ekainean hasiko dira (3); ekainean hauteskundeak (3); ekainean hil (4); ekainean hil zen (4); ekainean izan (7); ekainean izan zen (6); ekainean izandako (4); ekainean izango (6); ekainean izango da (5); ekainean jakingo (5); ekainean jakingo da (3); ekainean jarriko (4); ekainean jarriko dute (4); ekainean kontratua (5); ekainean kontratua amaitzen (4); ekainean lehen (4); ekainean onartu (9); ekainean onartu zuen (7); ekainean onartuko (3); ekainean onartutako (3); ekainean portugalen (3); ekainean utzi (3)

eta ekainean (41); eta ekainean amaituko (4); heldu den ekainean (7); helduden ekainean (11); iazko ekainean (40); iragan ekainean (24); joan den ekainean (27); joan zen ekainean (8); joanden ekainean (10); ko ekainean (5); kontratua ekainean (5); maiatz eta ekainean (3); maiatzean edo ekainean (5); maiatzean eta ekainean (9); urte bereko ekainean (5); urteko ekainean (33); zen ekainean (14); ziren ekainean (6); ziurrenik ekainean (3); zuen ekainean (15); zuten ekainean (4)

apiriletik ekainera (9); da ekaineko (5); datorren ekaineko (4); den ekaineko (6); dira ekaineko (4); ekaineko azterketa (3); ekaineko bozak (4); ekaineko bozetan (4); ekaineko egun (5); ekaineko europako (7); ekaineko europako legebiltzarrerako (3); ekaineko hauteskundeen (4); ekaineko lehen (3); ekainera arte (22); ekainera arteko (4); ekainera bitarte (3); ekainera bitartean (14); ekainerako espero (3); ekainetik aurrera (14); eta ekaineko (9); eta ekainerako (6); iazko ekaineko (5); iazko ekainetik (8); joan den ekaineko (3); maiatzetik ekainera (4); upelaren ekaineko (3); urtarriletik ekainera (6); urtarriletik ekainera bitartean (4); urteko ekainetik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus