Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundua mosaiko bat dela bururatu zaio: eite, kultura, pentsamendu eta kolore desberdinetako gizon-emakumeez osatutako erlategi bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.
Aurpegi zabala, gizakiaren itxura eta eite berekoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 154. orr.
Horrelako gaiek, ez itxura ez eite, hutsune eta nahasmendua erakusten zutenek kaos bera ziruditen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 206. orr.
Idatzi zituen, hala ere, Arresek beste eite bateko poemak, umore eta ironiaz ongi hornituak esate baterako. Berria - Kultura 2004-04-07
Landareen artean badira hainbat mota eta eitetakoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.
Margolariaren lanak, hortaz, soilik irudiak, eiteak, ditu objektu; hau da, egiazkoa ez den zerbait. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.
Parerik gabeko gazte-lorearen eite eta tankera zoraldiak hain zartarazia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.
Ez du aitaren eite hor. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 187. orr.
Piramide baten eitea duen egitura batek erabiltzen du botere izugarri hori. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 71. orr.
Txit zuria zen, kareztatu berria zegoen eta ajez betetako atso zahar desitxuratu baten eitea zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Beldurra Izpirituaren ezintasunetik heldu da, eta ez, beraz, Arrazoiaren ildotik; ez eta Gupida ere, honek, itxuraz, Moraltasunaren eite izanagatik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.
Burton-ek eite bereko beste artifizio batzuk ere aipatzen ditu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.
Ez dute zure antzik, zu guztien eitea izanik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 264. orr.
Desiraren eitea amoltsutasunaren eitearekin nahasten da begietan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.
-Jauna, mamu baten eitea ote dut? -lotsagabetu nintzen, pixka bat nardatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.
Orthezera agertu nintzen egunean ere antzeman zidala agure horrek bertze norbaiten eitea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.
Bi emakume zeuden mahai baten inguruan jarririk, ama-alabak eitez, gizonetan aritzeko itxura handirik gabeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
Berea bukatuta, nik ia-ia osorik utzitako menestrari jazarri baitzitzaion, asteak baraurik egin dituenaren eitean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
-Eitean ezagun dik zainetan dabilkion odola. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.
Charvet musuzapiak, art moderne eiteko hautsontziak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.
Munduan bi substantzia edo eite bereizi behar dira: gogo-egoerak eta egoera fisikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.
Bi besta horiek ez dutelarik elgarren artean deus ikustekorik, bat erlisioneari lotua, bestea estatu laikoari, badute biek halere elgarren eite, suaren besta baitira biak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.
Euren espezie barruan ere ikusiko duzu edozeintzuk labore-ale ez direla elkarren artean euren eiteetan alderen bat ez edukitzeko bezain berdinak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.
Argi ikusten dugu ere horrela zergatik Izpiritua gauza baten ideiatik iragaten den berehala aitzineko gauza horrekin batere eiterik ez duen beste gauza baten ideiara. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 169. orr.
Agoteek jasaiten zutela legendunen eiteko bazterketa bat. Herria 2003-10-23
Euskarari munduko hainbat hizkuntzekin eitea atzeman diote: Ipar Ameriketako indioen mintzoekin, Ipar Afrikako berberarekin, Finlandiako suomierarekin, tibeterarekin, japonierarekin, eta abar; bainan, ez da froga aski agertzen eiteen baieztatzeko. Herria 2001-10-25
Eite militarreko jaka batez jantziriko gizon bibotedun bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.
Aurreneko aldiz, Melanie-ren arrasto bat antzematen dio: aho-ezpainen halako eite goxo bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 220. orr.
Nire eitea zuen, nire eite ikaragarria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.
Eta egia da haren eite izugarria duela, gazteagoa izanagatik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.
Begiak asmo gaiztokoak zituen, eitea bihozgabea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Behin berriz, elkarren eite harrigarri horretaz inor ohartu bazen, ez zuen adierazi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du. Berria - Kirola 2004-11-30
Gizonduago bezala ematen du, eite serioagoa erabiltzen duela iruditzen zait. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 100. orr.
Beroki marroi luze bat zuen soinean eta belusezko kapela marroi higatu eta eite zehatzik gabekoa buruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.
Tinko oratu zion erosketa-poltsari bere alemaniar eiteko euskarri zilarrezkotik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.
Garaiak ziren, sendoak, hezurtsuak, ilea gorri-antxa eta aurpegiak indiar eitekoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.
Kuhnek agerian jartzen digu (zientziaren) ezagutzaren ekoizlearen eite enpirikoa eta soziala (zientzialarien elkartea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Paperezko eite material soila duen gauza bat da liburua, lorontzi baten edo gelako pertsianaren pareko zertasuna duena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
Mutil gaztea, sorbalda eta bular alde zabalekoa, eta eite estukoa gainerakoan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Berriz ere eite istorio. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.
Estellerriko bat bazen haien artean, hau bezain nekazari eitekoa, masail gorri-gorriak zituena. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 8. orr.
Hobe duzue, zuen onerako, ikusmena oihal batez estali, maitea bere arketipo-eitean, jainkosa-eitean, bizirik atxikitzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Gaztelu-eiteko gotorleku handi bat da. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 137. orr.
Begiak baino gehiago aho-eite politak gustatzen zaizkit. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 9. orr.
Hura guztia oso serio eta mistizismo punttu batez hartzen banuen ere, bazuen jolas-eite bat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.
Kruasanak, frantsesezko izena eman zien ilgora-eite horrekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.
Oinak ere, kutxatila-eiteko txapin beltz haietan ehortziak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.
Izan ere, globo eiteko hauek ez diote elkarri heltzen, eta kolpetxo bat nahikoa da beherantz abiarazteko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.
Barka iezadazu, Wilmarth andereñoa, baina zer dela-eta izan behar duzu halako zaldi-eitea? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.
Alboan, haren izena, amaraun-eiteko letra larriz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.
Emakume puska zen, mardula bezain motela, eta azal ilun beltzaran-eitekoa zuen erabat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.
Poeta erromantiko eitea zuen Cesare edo Riccardo hura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 167. orr.
Graziana, motela eta hitsa, aitaren eiteko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
baten eitea (9); baten eiterik (3); eite bat (4); eite dutenak (3); eite eta (4); eite zaharreko (4); eitea eman (3); eitea ematen (3); eitea eta (3); eitea hartu (4); eitea zuen (4); eiterik baduela (3); ere eite (3); eta eite (6); euskararen eite (3); haren eite (4); horren eite (3)