Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eiki, bizia une orotan, hondar hautuan trenkatzen zen, hauta eremua gero eta hertsiago izanagatik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.
Eiki, hura ostatua zen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.
Ez zuen ez, bestalde, penaz lehertzeko aitzakiarik: eiki, Andderen bi umeak ardura ekartzen zizkioten zaintzeko, halaber Maiteren mutikoa eta Gilenena, astezkenetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 260. orr.
Ele ederra eiki merke dute herri aberats horiek. Herria 2002-09-05
Izan dira eiki solas balios frango, haatik gauza funtsesko guti da hetarik atera. Herria 2002-09-12
Hura da eiki herriaren buru jarri. Herria 2001-06-14
Izan da eiki kalapita eta eztabada, bereziki Khadafi Liby-ako presidentak sor arazirik. Herria 2002-07-18
-Ez dut eiki ikuskizuna huts egin nahi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.
Hirugarrenik, dator ez dituela nehork bereizi behar, nehork eiki egin ez dituen bezala, delako Agustinen Moises kapituluko hitz hauek ber berak: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 63. orr.
Gertatzen da eiki, gaitz baten beldur garenean arrazoirik gabe, beldurra desagertzea egiazko berria entzutean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 393. orr.
Bai eiki, ezagun du jalgiak garela Frantziatik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Bera izan zen, eiki, afariaren sustatzailea eta gomit txartelaren egilea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.
Denek, eiki, onartu behar dute Jainkorik gabe deus ez dela ez izaten ez ulertzen ahal. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 141. orr.
Hemen naiz, izaki ezdeus bat, eiki, baina ibilki, eta laster gelditzekotan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.
Gure bozak bildu nahiz, eiki. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.
Bi entzuleria horien artean hauta dezagun Madrilgoa, gure helburua lortze aldera gaiztoena, eiki. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.
bai eiki (4); da eiki (3); dira eiki (5); du eiki (3); ez eiki (6)