Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eihera iz 1 errota.

Hil zen arte zaindu zuen eihera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 157. orr.

Ustezko sendagaitik kantitate doia gaineratu, martxan jarri eihera ingurura bilduen begirada eszeptikoen pean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Duela orain berrogeita hamar bat urte, hartu zituztela harri bat edo bi, Ondarlako eiheran ezartzeko, oraino egiten baitzen irina Luzaideko eiheretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Eskuak nekatu gabe bizitzeko esperantza zukeen, demagun, eihera edo errota baten errentez bizi artean gozatuz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Eiheraren aterabideko kanalean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

Ene liburu gehienak horrela eginak dira, zatika, ibai baten isurian eiheren barrakiak aurkitzen diren bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.

Jauntxoek omena atxiki zuten eta lur, etxalde eta eiheren jabe egon ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Roblesen eihera horretan baziren lau harri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Istilarte auzoko eiheran bizi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

Biba hi eta eiherakoa astoa!  Herria   2005-09-01

Herri apartatu bateko eihera berritu baitzuen bost urtetan, emaitza ikusgarriekin, iparraldean, hor nonbait.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 7. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urbide luze baten azpitik pasatu ondoren, eihera zahar baten aitzineko harri gainean jarririk pixka bat jaten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Oraino gorago joanez, hona Roblesenea, [...] bere eihera berezia erreka bazterrean, zeintan okre tindua egiten baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Gurpil-harrizko eiherak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eihera errekan zegoen eta handik goiti, errepideraino badira harresi edo zutoin batzu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Lur hori lehertzen edo ehoten zuten eihera-harriak iduriko batzuetan. haiek ezin izan baitzuten pagatu, bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera, zorraren zati bat berreskuratzeko estakuruan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baziren lau irin eihera eta gainera oihalen tindatzeko okrea egiten zuen bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Xehetze saileko buruarekin ados jarri, sartu pala-eihera koxkor batean ikusteko eta ukitzeko hain desatsegin ziren gibel haietako bi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eihera edo (6); eihera edo erroten (3); eihera eta (3); eihera harriak (3); lehengo eihera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus