Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eihartu, eihart, eihartzen 1 da/du ad ipar ihartu, ahitu.

Landare bat eihartzen den bezalaxe, emeki-emeki, egunez egun, lehenik kolorez aldatuz, gero hostoak galduz, gero idortuz, arrunt murriztu eta lurreratzeraino.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

Lehenagoko Gernikako arbolari adar bat moztu zioten 1827an eta eihartu zen betikotz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Maiatz loretsu huntan, Mendekoste asteleheneko lorea eihartu zaiku.  Herria   2005-05-19

Urtetik urtera, bakarrik dagoena eihartzen da, bere mundu hetsi horretan bere adimena ere hesten da, mintzaira murrizten zaio, hiztegia bezala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

Oso bestelakoa da gaztelaniarekiko edo frantsesarekiko morrontza itsua onartzea, oso bestelakoa norberaren senari eihartzen uztea, oso bestelakoa euskaran betidanik izan duguna bertan behera uztea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 206. orr.

Mehetegiko xakurra eihartua zela, beti goseak hila eta kukusoz betea.  Herria   2004-06-24

Gizon ederra zen gerlak iraun zuen urte beltz hauetako kasik bere maitale bakarra, etxerako premiazkoak ziren gauza materialen harrapatzaile suharra, bestela denak miseria gorria eihartuko baitziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haritz eihartuaren ondotik heldu da haritz gaztea, lehen bezala orain ere Euskaldunen ikurra.  Herria   2004-04-29

Aurpegi ikaratua, begi sartuak, larru eihartua.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

So egonez xipa-zainei beren zango eihartu erdi hautsiekin uraren arbelan geometriko ariketak egiten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus