Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edmund Husserl-en kontzientziaren fenomenoetarako itzulera eta intuizio eidetikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Bere memoria eidetikoari esker, ikusten zuen oro garunetan artxibatzen zuen, argazki kamera baten azkartasunaz eta objetibitatez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.
Margolanen eta argazkien antza ikusi nuenean, pentsatu nuen jenio bat neukala aurrean, artista eidetiko bat: begi-kliskadak irauten duen bitartean eszena bat behin ikusi, eta ordutan edo egunetan gogoan eduki zezakeena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.
Haien oroimena, ordea, ez zen fotografiko edo eidetikoa, ez; kategoriko edo analitiko izatetik hurbilago zegoen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.