Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eiakulatu, eiakula, eiakulatzen du ad hazia ixuri.

Baina badira gizonezkoak gauean amets erotikoekin bakarrik eiakulatu dutenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.

Banan-banan, eiakulatzeko unea iristen zitzaigunean, zutik jarri eta, orgasmoa izatean, osabak eta Maitek hazia txorrotan irteten ikusteko moduan jartzen ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

Gizasemea ez dago berdin eiakulatu aurretik eta eiakulatu ondoren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 193. orr.

Badakigu zintzilikarioaren neurriak, gogortasunak eta eiakulatu arte irauten duen denborak ez dutela zerikusirik emakumearen plazer eta orgasmoarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 247. orr.

Lehenik Imanolek eiakulatu zuen nire ipurdi barnean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eiakulatu ondoren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus