Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ei2 interj deitzeko edo arreta eskatzeko hitza. ik e.

-Ei! -oihu egin zuen-.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 23. orr.

Ei, Bernardo!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 23. orr.

Ei, hi!, egin zion Hermannek dei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

-Ei, Harry! -esan zion Seamus Finniganek, Harryren brontzezko haztagak hartzeko makurtuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.

Ei, Mitch, ez hadi lokartu!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 255. orr.

Ei, zu, kasurik ez? Kalera!  Berria - Kirola   2006-02-17

-Ei, neska-mutilak -Sara zen, tabernan sartu berri-.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 11. orr.

-Ei txalupakoak!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

-Ei, alprojak! -Alexen ahotsa zen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 45. orr.

Ei, txo, kontuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.

-Ei, ba, nik ikusi dinat -hasi zen Irene-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

-Ei -begiekin keinu alai bat egin zidan Sinbadek-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 67. orr.

-Ei, aski da! -Dani besarkatu, besoetatik helduz, eta Joanengadik bereizten du-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 118. orr.

-Ei! Egongo al haiz hor?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 22. orr.

Lagundu, lagundu, ei!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 148. orr.

Ei, ei, baina zein moja inklusatatik lapurtu haugu?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.

Oraindik ere gogoratzen zara nire idazlan hartaz, ei?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus