Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ei1 1 part hiztunak aditzera ematen duenaren berri entzunez (ez ikusiz) jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula. ik omen1.

-Inoiz bildu den armadarik handiena ei da gurea -esan nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Lorik eza osasun arazo larria bihurtzeko bidean ei da.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Bere amaren esaldi bat aipatu zidan orduan, zera, gizaki ororentzat ei dela ulergarri artea, sasijakintsuarentzat izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Ezkerrekoak ei diren alderdi frantsesek, eta zenbait abertzalek ere bai, sudurra estalita emanen omen diote botoa Chirac-i hurrengo aukeran.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 86. orr.

Nahikoa txarto aurkitzen ei zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 61. orr.

Kobrea eta zinka, berriz, uste baino %20 eta %27 gehiago ari ei dira garestitzen.  Berria - Harian   2006-04-19

Itoizko urtegia kontrolik gabe betetzen ari ei dira.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Goiz hartan bihotz-apal ei zebilen bergararra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.

Eguzkia egunero irteten ei da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 33. orr.

Alferrik izan ei zen azaltzea baimena zeukala eta inoiz ez zuela legearen atal bakar bat ere hautsi.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Irudi batek mila berbak baino gehiago balio ei du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Egotzia izanak -paradisutik, amaren epeletik- egiten ei du gizakia gizaki.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.

Oso oinaze arraroak ei ditu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

Marrazkilaritza ei zuen lanbide, artista, alegia, baina lanbidea ez ezik bizibidea ere hartatik omen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Basatia, egoista, gizamunstroa, zeharo bihozgabea ei nintzen, esan zidanez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Idako mendi garaietatik argisentian su dispertsoak ikusten ei dira eta gero globo bakarrean bezala batzen eta diskoa osatzen ei dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.

Polizia irakiarrak 11 suziri atzeman ei zituen atentatu saioaren lekuan.  Berria - Mundua   2004-01-09

Ondorioz, familia lur jota ei dago eta euren alboan egon nahi du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Biharko artikulu bat eraman behar ei diok.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

Maitasun handia erakusten ei zien elkarri.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Roberto Hernandezi tiro bat eman ei zioten DISIPekoek mundu guztiaren aurrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 31. orr.

Papagaiak ere apenas ei zekien deus: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Ez omen zegoen berrarmatzearen aldeko ezein alemanik, baina errusiarrak behartzen ei zuen hartara Amerika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Baten batek esan ei eban berak Rufinok soinua jota dantzan egin gura eukeala, antxina lez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.

2 (ezezko esaldietan)

Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Ez ei dabil behar bezain fin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 125. orr.

Ez ei da lehenengo aldia izan, eta ez bide da azkena izango.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

Ez ei dira konformatzen egunkariaren edo albistegietan emaniko iragarpenarekin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 163. orr.

Elkarrizketa egitera etorri zitzaizkion kazetariei ere, 1924an, ez ei zieten auzoek non bizi zen esan gura.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

Ez ei zen fede kontuengatik izan, muturra sartzeagatik baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 303. orr.

Garaileek ez ei zuten gehiegikeriarik egin, ez eta garaituek erregurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Izan ere, herriaren arima kontuaren ukoa, herriaren existentziaren uko bihurtu dute orain batzuek: beste herririk ez ei dago konstituzionala baino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 257. orr.

Fuelaren bonban ez dakit zer konpondu behar duelako, eta eguerdira arte ez ei da itzuliko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

Zergatik, ezin ei du azaldu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Jeltzaleek, halakoetan, ez ei zuten botorik ematen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Naturak jainkoen ahalmen gabe ezin ei ditu gizakien premietara hain ondo egokitu urtaroen aldakuntzak eta fruituen sorkuntza eta beste gauza guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agertu ei (5); ari ei (8); asmoa ei (4); ba ei (21); baino ez ei (6); bat ei (13); be ez ei (5); behar ei (17); behar ei zuen (4); bizi ei (5); egin ei (21); egin ei zuen (4); egingo ei (5); egiten ei (22); ei da (124); ei dabil (9); ei dabiltza (4); ei dago (26); ei daude (4); ei dauka (5); ei dela (4); ei den (10); ei dio (11); ei dira (49); ei diren (4); ei ditu (18); ei dituzte (10); ei dok (4); ei du (46); ei dute (39); ei eban (23); ei eben (4); ei eutsan (5); ei ginen (4); ei jakon (6); ei zan (26); ei zebiltzan (4); ei zegoen (17); ei zekien (4); ei zen (91); ei zen eta (6); ei zena (5); ei zeuden (6); ei zeukan (6); ei zien (6); ei zieten (4); ei zion (37); ei zioten (10); ei ziren (39); ei zituan (6); ei zituen (17); ei zituzten (10); ei zitzaion (7); ei zuen (83); ei zuten (25); eman ei (9); entzun ei (4); ere ez ei (4); esan ei (24); esan ei zion (7); esaten ei (12); esaten ei zion (4); eta ba ei (4); eta ez ei (4); etorri ei (4); ez ei (134); ez ei da (22); ez ei dago (7); ez ei dira (6); ez ei du (8); ez ei dute (8); ez ei eban (4); ez ei zan (4); ez ei zegoen (5); ez ei zen (11); ez ei zuen (8); ez ei zuten (7); ezin ei (5); hartu ei (7); hartu ei zuen (4); hasi ei (5); ibili ei (6); ikasi ei (5); ikusi ei (6); ikusi ei zuen (4); ikusten ei (5); izan ei (34); izan ei da (5); izan ei zen (14); izan ei zuen (5); izango ei (7); izango ei da (4); izaten ei (8); nahi ei (4); ona ei (5); onena ei (4); saiatu ei (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus