Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehunzango iz Chilopoda ordenako artropodoa, gorputza bina zango dituzten hainbat eraztunez osatua duena.

Inurriak zebiltzan lasterka nonahi, baita ehunzangoak eta zomorroak ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Lurreko estalki plastikoa altxatuz gero, era guztietako zomorroak mugitzen ziren azpian: inurriak, kukurutxak, ehunzangoak...  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

Izan duen amesgaiztoan zomorroz josita ikusi du lorategia: larbak, beldarrak, kotxorroak, ehunzangoak, ipurtsardeak, armiarmak, kilkerrak, tximitxak, katu-bizarrak... denetarik!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Eta ispilu batera hurbilduko da, ahoa irekiko: eta mihia ehunzango bizi-bizia bilakatua izanen du, hankak bizkor eta etengabe higituko dituena eta aho-sabaia urratuko diona.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus