Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ehuntsu zenbtz ehun gutxi gorabehera.
Benetan direla apartak opari hartuta edo erosita bildu ditudan ehuntsu liburuok. Berria - Kultura 2006-04-25
Zer ikusteko ote dugu guk gure aitonaren aitak orain ehuntsu urte egin omen zituenekin? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.
Zinpeko zaindariak ere adiago ikusi ahal izan nituen, ehuntsu bat, zartailuarekin erdi jolasean bezala, titiriteroen antzera, baina disziplinaren legea ezarriz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 164. orr.