Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehungarren 1 ord zerrenda batean aurretik laurogei eta hemeretzi dituena (100.).

Ea ehungarren partida gol batekin eta garaipenarekin ospatzen dudan.  Berria - Kirola   2004-10-03

Orduan, ordea, mutu geratu nintzen, bihotz-hotz, borreroak ehungarren hilketa egiten duenean bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Bere jaiotzaren ehungarren urteurrena dela-eta, Lauaxetaren presentzia nagusitu da euskal kulturan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Mairuei Lisboa kendu zieteneko hurrengo ehungarren urtemugan, bi mila ta berrogeita zazpigarren urtean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Beste ordezkaritza bat ginuela ere Hendaian Udabiltza erakundearekin batean "Euskaltzaleen Biltzarra"ren ehungarren urteburukari apailatu ekitaldian.  Herria   2003-04-24

Orain arte ez naiz ehungarren orrialdera iritsi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 70. orr.

-Hain ziur nengoen Malfoy zela! esan zuen Ronek, ehungarren aldiz edo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 192. orr.

2 ehungarrenekoz adlag ehungarren aldiz.

Denbora laburrean, kasik ehungarrenekoz, Mikek automata moduan erran zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 47. orr.

Elbarriak ehungarrenekoz ekakik marmaratu zuenean, gontzetarik errautsi kapitainak zaflako bortitzaz mutikoaren gorputza lurrera aurtiki zuen, birindika.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Kontaduriako Sisifo nintzen ni eta, heroi mitikoaren antzera, ez nuen sekula etsitzen, ehungarrenekoz, milagarrenekoz, berrekiten nien eragiketa gupidagabeei.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus