Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehundura 1 iz ehunduriko egitura.

Kutxetako bat zabaldurik, soineko koloretsuak atera bertatik, eta Norari pasatu zizkion haien ehundura uki eta senti zezan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Urdina baitzen kolorez eta belusezkoa ehunduraz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.

Aipatu dezagun, lehenik eta batez ere, tartekatze kontzeptua: ehundura duen gainazal baten aurrean haren azaleraren zati bat estaltzen duen gauza bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Eguzkiak ere itsutu egiten du, zuzen begiratzen tematuz gero, bere indarra oso handia delako eta haren irudiak altutik aire garbian zehar bortxaz oldartzen eta begien ehundurak jo eta mintzen dituztelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 251. orr.

Hemen oinez ibiltzea nekosoa izango da, koloreak eta ehundurak aldatuko dira, lanpara hau ez da gehiago piztuko, bonbillak ez baitira urpean pizten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 181. orr.

Ez da erraza izaten ehundurarik ez duen eremu batean gauza baten mugimendua sumatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Ehundurazko gradienteak behin eta berriro proposatzen dira adibide gisa: azalera makurtuek estimuluan duten korrelatu bezala aurkezten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hurrengo honek ere agertzen du haren izaera, zer ehundura finekoa eta zer toki txikian kabitzekoa den, pilatu ahal balitz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Hurbileko gauzak kolore aseagoz margotu behar dira, soslai zehatzagoz eta ehundura lodiagoz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.

Adreiluzko horma batek bi ehundura mota izango ditu: ehundura latz bat, adreiluen tarteetan, eta ehundura xehe bat, adreiluaren beraren mikrolaztasunena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Horri esker erabaki ahal izaten dira ehundura lauso samarra duten gauzen distantzia erlatiboak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Gauza horien gainazalak egitura fin bat du, gutxi-asko erregularra izan daitekeena, "pikorra", ageriko ehundura deitzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Gizakiak egindako gauzek ehundura erregularragoak izan ohi dituzte berezkoek baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Koadro betea, haragiaren ehundura pikortsua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Zuraren ehundura jakintsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zenbait autoreren iritzian, James J. Gibsonenean batez ere, ehundura-gradienteok dira espazioa atzemateko eragilerik garrantzitsuenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

· Proiekzioak irudi-ehunduraren aldakuntza progresibo bat erakusten du: teknikoki gradiente deitu ohi zaiona, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ehundura (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus