Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehundu, ehun(du), ehuntzen 1 du ad irazkiko hari edo kidekoen artetik bilbekoak pasaraziz ehuna moldatu.

Emakumeek ahuntz-hilea ehundu zuten.  Elizen arteko biblia   Ir 35,26

Artile asko pilatu zitzaidan, ez neukan non saldu, eta oihalak ehuntzen hasi nintzen, oihal lodi eta arruntak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Alabaina, egunez ehuntzen zuena, gauez desegiten zian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

Penelope berria, hari bat eta beste bat, urruti dagoenaren mesedetan eta itxaropenetan trikota ehuntzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 49. orr.

Sendotxoenak erdiko nerbiotarako ipini, eta haien artean bigunago eta zumelagoak tartetik, batean goitik eta bestean azpitik pasatuz, ehundu eta trentzatuz, aparteko itxiturak gauzatu ohi ziren merke asko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Christine Bessonart Senpereko auzapezak egin zien harrera, munduko emazteek ehundu oihalaren gerizan.  Berria - Harian   2005-05-28

Duhaldek sare politikoa ehundu baitu, batez ere Bueno Aires Handian.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Ordoki guztia lotu zait, eta urrezko arrastozko sare distiratsu bat ari zait inguruan ehuntzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Nihaur arduratuko naiz ehuntzeko haria eskura dezazun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Barruan, harrizko ardontziak daude, eta erlauntzak eta harrizko ehundegiak; haietan ehuntzen dituzte ninfek beren jantziak itsasoko purpuraz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.

Deskribatzen du nola edukitzen zuten herritarrek kalamua urtebetez uretan harritzarrez finkaturik, eta gero nola lehortu eta ehuntzen zuten, zamau eta zapiak egiteko, edo gaztainak biltzeko zakuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Egun haietan Ada ohartzen hasita zegoen triangelua osatzeko baldintza zenbaiten amarauna ehuntzen ari zela gure inguruan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Venezia hasi zen, XI. mendean, merkataritza-sare bat aurrenekoz ehuntzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Gamelu zurdez ehunduriko jaka eta zamarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Ez duzue artilea eta lihoa nahastuz ehunduriko arroparik jantziko.  Elizen arteko biblia   Dt 22,11

2 irud/hed

Hari horiek mezu konkretuen inguruan ehundu dituzte, baloreak oinarri hartuta.  Berria - Harian   2005-05-28

Eta, bestetik, errealitate hurbilenetik aldentzeko egin diren irakurketa frenetikoen emaitzak ditugu Sarrionandiak ehundu dituen testuak.  Berria - Kultura   2004-12-02

Palindromoak ehuntzen egiten dio ihesi bakardadeari Alina Reyesek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 60. orr.

Batasun hori lortzeko herrien arteko harremanak ehundu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Azken egunetan banan-banan ehunduriko teoria guztiak arrailtzen ikusiak nituen egun bakar batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Emakumeak ez du inoren fikzio izan nahi; bere gisako istorioa ehundu nahi du, ahal izanez gero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 185. orr.

Betidanik liluratu izan nau ehule kontu metaforiko honek, bere aldaera guzietan: ehundu, josi, irun, brodatu, zurtzitu...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

Azalez eta haragiz jantzi ninduzun, hezurrez eta zainez ehundu.  Elizen arteko biblia   Jb 10,11

Zuek ehundu ez duzuen betebehar antagonikoen sarean erori zarete harrapaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Baina ez nuenez taxuzko hipotesirik ehuntzerik lortu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.

Jendeak esku-zartaz eta goraka hartu zituen Herioren agerpena eta hitzak, halako zalaparta jostari bat ehundurik aretoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

Eta ehule xaharron omenez, gogora dezagun, testo hitza textus hitzetik datorrela, texo aditzaren patizipio iraganekotik, eta ehundu esan nahi duela sortzez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 95. orr.

Nagiak ateratzen ari zen gauaren azken itzalek, egunsentiaren estreinako argiek eta kutsadurak ehunduriko izara azpian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean ehuntzen (3); bat ehuntzen (4); ehundu eta (3); ehuntzen den (3); ehuntzen zuten (3); eta ehuntzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus