Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehundegi 1 iz ehunak ehotzeko tresna; ehulearen lantegia, ehuntzen den lantegia.

Bakarrik bizi naiz eta ehundegi batean egiten dut lan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.

Eskola amaitzean, neskak ehundegietan hasten ziren lanean eta gero haurtzaindegi batek hartzen zituen haien haurrak goizeko seietatik aurrera.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Etxen egoten zen, hari gehiago ez pentsatzera lehiatuz, eta ehundegian orenak eta orenak ari izanik, sorbaldak eta besoak minberaturik oheratzen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Hark bakarrik bazekien ehunten, baina han ez zen ehundegirik, eta bestalde ez zuen sosik zurgin bati bat egin ziezaion manatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Nahiz eta baserrietako, burdinoletako eta ehundegietako lanen deskribapen luze eta zehatzek kontaketaren erritmoa moteltzen duten, atal batzuetan bizitasun handikoak dira Maisu Juan bizargilearen eta Peru baserritarraren arteko solasak.  Berria - Kultura   2004-05-11

Pinot ehundegietako beharginak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Jauregian paretak zeta frantses tindu finekoz estaliak zeuden: zeru-koloreak, berde argiak, arrosak, azpildura urrekaraz sendotuak, eta guztiak Pariseko ehundegietatik ekarriak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Asia hegoaldeko herrietako ehundegietan, esaterako, adingabe askok gehienak neskak egunean 14-18 orduz egiten dute lan.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Irule-ofizioaren galtze ekidinezinaren ondoren, erresumako ehundegiek banan-banan itxi zituzten ateak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Ehunak burdinaren ondorengo dira, ehundegiak burdinaz egiten baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Txirikorda ederdun jainkosaren atarian gelditu ziren; Zirzeren ahots ederra entzun zuten kantuan, ehundegi handian ziharduen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen, egunean bost mila oihal-pieza ekoizteko helburuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Barruan, harrizko ardontziak daude, eta erlauntzak eta harrizko ehundegiak; haietan ehuntzen dituzte ninfek beren jantziak itsasoko purpuraz  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pisu batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek, kotoi puskak ilean, trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Sukaldean bakarrik aditzen zen pedalek eragin ehundegi-zuren kriskitina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

4 irud/hed

Nahigabean datoz nere sentimenduen ehundegira aditz sorginok. eta bizitza da, azken finean, gertaki haien guztien eta arrazoin haien guztien bilbatzea eta irazkitzea, denboraren ehundegietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus