Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehundabatgarren ord zerrenda batean aurretik ehun dituena (101.).

Eta, ehundabatgarrenaren kontua jakin zuenean, haserretu egin zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 181. orr.

Baina buruan nituen, halaber, bai ehundabatgarren kanoiaren iduria, aitak Amaiurri beha paratu nahi zuena baina guk Madrili beha paratu behar genuena eta mendekurako deia egiten zidana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

Eta kanoiak izan daitezela ehunda bat, ez ehun, eta para ezazu ehundabatgarrena zure jauregiaren aitzinean, Amaiurri beha!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 137. orr.

Ehundabatgarrena da leialtasun horren froga eta ehundabatgarrena da gure ohorea, eta hargatik ipini behar dugu ehundabatgarrena gure iragan beltzari beha!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.

-Problema -erran zidan, ezin lehorrago-: zer inklinazione beharko luke ehundabatgarrenak, jauregiko arrano inperialaren hegalgabetzeko...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 444. orr.

Lehenengo kanoitik hasi beharrean, ehundabatgarrenetik hasiko gara...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.

Marrazki hark bertze marrazki haiek oroitarazi zizkidan, noiz eta aitarekin batean ehundabatgarrenarekin tiroka aritzen baitzen, orain honat eta orain harat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 444. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehundabatgarrena gure (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus