Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehule 1 iz ehunak ehotzen dituen langilea.

Irule-gremioen, ehuleen eta oihal-merkatarien protestak alferrikakoak izan ziren: goruren bat gordetzen zuenak buruarekin ordainduko zuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Mendebaldeko ehungintza-hiri guztien inguruetan, merkatariek, destajuan lan egingo zuten eta hiriko langileek bezalako eskariak egingo ez zituzten langileen bila, iruleak eta ehuleak milaka errekrutatu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Menturaz politikariak har zezakeela eredutzat ehulea: irazkia eta bilbea gurutzatzen dituen bezala ehuleak ehunean, behar bailuke jakin politikariak bakoitza eta anitza, askatasuna eta zorroztasuna, gurutzatzen gizartean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Nola dezakeen ehuleak piru bakarreko irazkiarekin hari anitzeko bilbea eho?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Ehotzen amaitu ondoren, ehuleak mozten duen ehunaren antzeko da nire bizia.  Elizen arteko biblia   Is 38,12

Bitartean, gizon-emakumeek bazterrean utzi dituzte alkimisten sineskeriak, ehuleen ofizioak, belaontziak eta zalgurdiak, mosketeak eta alabardak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 51. orr.

Ehuleen ardatza zirudien lantza zeraman egiptoarrak eskuan. honen lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,23

Betidanik liluratu izan nau ehule kontu metaforiko honek, bere aldaera guzietan: ehundu, josi, irun, brodatu, zurtzitu...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

Ikusmena, marrazkiarekin; entzumena, ipuinaren kontakizunarekin; usaimena eta dastamena, txokolatearekin; eta ukimena, ehulearen lanarekin.  Berria - Kultura   2006-04-11

Nire buruko zazpi mototsak irazkiarekin txirikordatzen badituzu eta ehulearen ziriekin lotzen, indarra galduko dut eta beste edozein bezalakoa izango naiz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

Alfonbra pertsiar eder baten aurrean, urliak ez du ikusten alfonbra egin zuen ehulearen nekea beste deus, berendiak, aldiz, simetrien ederra edo hari baten lotura miresgarria, ehulearen eskua eta ehunduraren ederra uztartzerik ez balego bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

2 (izenondo gisa)

Ia bi urtean ibili zen emakume ehule batekin, non eta Delawaren, beltzentzat ezagutu zuen lekurik gaiztoenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Haien aholkua jarraitu eta gordeta bizi izan zenean emakume ehulearekin Wilmingtonen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gure etxean, preseski, lehenago ehuleak baldin baziren -ehule etxe batean sortua bainiz-, ehule lan hori finitu zelarik, hain xuxen Hazparnen egin zuten orain "la reconversion" deitzen dena, eta zapetagintzarat itzuli ziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus