Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehorztetxe iz ehorzketa etxea.

Ziurtatu zidatela ehorztetxean, gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen, hamar urtez edukitzen dituela Udalak hilobi komunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Bilboko Ehorztetxeak errausketa-labea eraiki nahi du hiriburuan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Eta gertatu zen Mindeloko Ehorztetxeko auto handia Lisboatik heldu berria zela guztiz berriztaturik eta esan liteke hura Napumoceno jaunak estreinatu zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 27. orr.

Errazionamenduko kupoiak esneketariak lortzen dizkigu, gaztaz ehorztetxe bateko jabeak hornitzen gaitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Ehorztetxeko langileek ezin izan zuten gorpua atera eta suhiltzaileei laguntza eskatu zieten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Entzun duk inoiz ehorztetxeek gain-tarifak dituztela zeharkatu beharreko probintzia bakoitzeko? ez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Ehorztetxekoak berak kaoba landuzko eta zilarrezko heldulekuak zituen hilkutxa ederra ekarri zuenean, atzeko atean tente gelditu behar izan zuen hildakoa garbitu gabe zegoelako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Elizgizona eta predikaria izateak erraztuko zion, akaso, enpresaren munduan sartzea, eta afroamerikarren esku zegoen negozio bakanetariko batean sartu zen: ehorztetxeen negozioan.  Berria - Kultura   2004-07-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus