Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eho2, eho, ehaiten 1 da/du ad ipar hil.

Herri ordezkariek herriratu bezain sarri gillotina pikoan eman zutela eta jadanik bi pertsona eho zituztela, haietarik bat [...] apez menperagaitz bat zelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Erdi Aroan, François Villon giltzapealatü züen, haatik ez arrazurik gabe: gizon bat, apez bat eho züan, eta gero armekiko ohointza bat egin Pariseko nafar ikastetxean.  Herria   2005-09-29

Ez bere burua ez beste nehor eho ez dezan, burdinez loturik presondegian ezarri den ero amorratuaren kasuan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Harri batez bi zozo ehoz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

Txoria eho eta eskua gordeka ari dena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 9. orr.

Beribil eroek kolpez eho eta bidean hilotz luze dagoen azeri gaixoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Gorbernuak egin dituen ikerketa batzuen arabera, Madurai probintzian sortzen diren nesken erdiak ehoak, hilak izaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Lehenago hila ala han bertan ehoa?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 12. orr.

Gau batez aizkoraz eho zuen gizona.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 110. orr.

Gerard eta Martin, Provence aldeko bi adiskideak ehoak izan ziren; kapitainak bat-batean ez higitzeko eta tiroei ez ihardesteko ordena eman zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Aitak ehoko nau.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.

Elür tenpesta baten gatik hamarrak kokatürik dira Iratiko etxola hortan, eta hor banazka banazka ehorik dirate.  Herria   2001-11-01

2 itzali.

Matelan ireki zaurian zigarroa eho zion taldeko lehen gizonak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Dutxara joan aitzin Agatak irratia eho eta KD irakurgailua piztu zuen, ilunak iluna ausikari, Michel Portalen Minneapolis albumeko jazz ahaireak hegaldaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.

Mugikorra eho nuen, metroaren erroten azpira aurtikitzeko keinua menperatuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Autoaren ilunean, musika eho zuela, hori guztia preseski zeukan bihotzean iltze herdoildu, aitaren isiltasun mingarriaren mailuaren pean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Perpaus egokiak apailatuak nituela irudikatu bezain laster, beribila plazan kokatu eta motorra eho nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina, haurraren sortzea ez zen urde-ehaitea, hor misterio bat gehiago bazela aitortu zuen bereber neskato herabeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Xarlesek zaldi ehaiten gordeka higatu urteak bihikatu zituen: sosa ederki sakelaratzen zuen eta arditen dardaraz edozein neska txirikorda zezakeen, oldar ez zitezkeen itsusienak barne, neskek diruaren ohorea baizik ez zutela begiko sinetsirik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus