Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehiztari bat bezala zihoan, makurturik, aztarren bila, zakurrari "Bila, potolo, bila" esanez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 284. orr.
Zeren ez baita egia ehiztariak harrapakina eskuratzeko hiltzen duela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
Txoriak ehiztarien tranpatik bezala gara libratu. Elizen arteko biblia Sal 124,7
Zenbait ehiztari gauez irteten zen ehizara, esku-argi eta guzti, oilagorrak argira hurbiltzen baitziren. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Bada adarbakoitza izeneko animalia bat, garbia eta garbi zalea, adar bakarragatik guztiz preziatua, baina ehiztariek harrapatu ezin dutena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
Ehiza, ikusi aurrez entzun edo sentitu egiten da, eta hargatik da isiltasuna hain beharrezkoa ehiztariarentzat, birena baita munduaren sorrera: harrapakina bilatzen duen ehiztariarena eta ehiztariaren etsipena lortu nahi lukeen ehizakiarena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 40. orr.
Garai batean, ehiztariak edo arrantzaleak izango ziren. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
Ehiztariek eta larru-saltzaileek galdu dituzte batez ere tigreak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 170. orr.
Istillaga anaiak bikiak ziren, mutil-zaharrak, eta ehiztariak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.
Ilunpeen bihotzean ehiztari, harrapakinaren usnan, hautatu, bereizi, esetsi..., senak agindutako estrategia antzina-antzinakoa jartzen zen martxan. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Ehiztari ona beti leinuko lehen gizona izaten zuan, apaizen botere eta maila zuen bat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
Ehiztari ehizatua, aspaldiko istorioa duk hori. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.
Ehiztaririk onenaren senak ere huts egin zezakek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 201. orr.
Hona basamortuko lehoia, bere orroekin ehiztaririk bipilena ere izutzen duena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Apaiza izateaz aparte, ehiztari amorratua zen Mateo, beti zakur gorri batekin batera eta bestera ibiltzen zena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.
Ez nintzen sentitzen Altamirako aspaldiko ehiztari urrunetik oso bestelako, harrizko hormetan antilopea margotzen baitzuen, zoria lagun izateko biharamuneko ehizan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.
-Istillaga, ehiztari ero bat. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.
Benetako ehiztariak ordea oreina heriotzera behar du erakarri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.
Aitak bi urte lehenago ezkutuko ehiztari bat hil omen zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.
Ez al da berezko ehiztaria, gizonezkoa? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.
Mikel Strogoffek uniforme militar dotore bat zuen jantzirik, zaldizko ehiztarien ofizialek gudan erabiltzen zutenen antzekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.
Une hartan Kissoff jenerala barrura sartu eta agudo hurbildu zen guardiako ehiztarien ofizialarengana. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.
Arrantzale eta ehiztari herri honetan, ehiza egiten duen eta sareak zabaltzen dituen armiarmak herritartasun eskubidea dauka, bere etxean dago. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.
Zer itxura zeukan, galdetu zion Lilyk bere buruari, hark ehiztari kapela buruan sartu-sartu egiten zuenean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.
Hor bidaltzen dizut ehiztari-jantzi berde bat, nire andere dukesak niretzat emana; alabaren gona-gorontzak josi itzazu hartatik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.
-Jaunari oilaskoa ehiztari erara. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
Eskualde inbadituetan barrena abiatuko ziren, elkarrekin, haien ehiztari senak arrasto berari jarraiaraziz gero, edo nor bere aldetik, sen horrek arrasto desberdinen atzetik bultzatzen baldin bazituen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.
Aspaldiko kortsario, balea-ehiztari, agota eta buhameen ondorengoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.
Hurbiletik hil behar du, toreatzaileek edo harpeetako bisonte-ehiztariek bezala. Poesi ehiztariak sentitzen duena ez da piztia ehiztaria mugiarazten duenaren ezberdina: goizean jaiki eta zerbait eroriko delako aurresentipen bortitza. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 64. orr.
Bestela, kirolzalea eta kaio-ehiztaria izan zen Juan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.
Ehiztari sena baldin badaukazu, aurrera irtengo diozu, agian denbora askoren ondoren, apika gutxien uste zenuen unean, eta hor aurkituko duzu, oso-osorik, lehenago tximista baten irudipenaz abiada hutsean sumatu duzun poema. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.
Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.
Irujo ministroak Galindez gau-ehiztaria bidali du Madrilera, faxistatzarra bila dezan eta horrela trukea gauzagarri bihur dadin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
Lau zaldunak heldu zirenean -maisu, iloba bat, esklabo-ehiztari bat eta sheriff bat-, beranduegi zebiltzala pentsarazi zien Bluestone Roadeko isiltasunak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 206. orr.
Bat bakarrik zegoen irribarrez, mutil sendo bat, neskazale eta andre-ehiztari amorratua, hain finko baitzuen gauza orotarako sinesgogortasuna non ez baitzuen eztabaidarik onartzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.
Hitz-ehiztari bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.
Bi albiste-ehiztari horiei ez zegokien gobernadorearen dekretua, ez errusiarrak ez Asia aldeko atzerritarrak ez zirenez gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.
Eta inuit ehiztariez gain (hiru adiskide), ekialdeko groenlandiar bat (Hendrik Olsen) eta bi zientzialari eraman zituen Knudek berekin: Thorild Wulff eta Lauge Koch. Egun hartan ere katu ehiztaria eta sagu zirikatzailea bezala aritu ziren aita jesuita eta osaba Joanikot. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.
Antropologiak dio herri ehiztari eta biltzaileetan ez dagoela klitoria erauzten delako testigantzarik, kultura nekazarietan agertu zela, hau da, jabetza pribatuarekin batera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.
Saia ez da ehiztaria; ez dauka horretarako atzapar, moko, hegada egokirik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.
Heinkel 111 eta Junker 52 bonbaketarien eskolta gisa pasatu ohi ziren Heinkel 51 ehiztariei. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Kanoia gori-gori jartzeraino aritu zitzaiela hegazkin ehiztariei tiroka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
baina ehiztari (4); ehiztari amorratua (9); ehiztari bat (12); ehiztari batek (21); ehiztari batek cannelle (6); ehiztari baten (4); ehiztari baten gisan (3); ehiztari batzuk (3); ehiztari begirada batez (16); ehiztari beltza (5); ehiztari elkartearen (3); ehiztari eta (16); ehiztari eta zakurrak (4); ehiztari sena (3); ehiztari trebea (5); ehiztari trebeak (3); eta ehiztari (9); eta etapa ehiztari (4); etapa ehiztari (10); etapa ehiztari trebea (4); xabik ehiztari begirada (16); zen ehiztari (3); zuen ehiztari (3)
bi ehiztariak (3); dira ehiztariak (6); dute ehiztariek (3); ehiztaria eta (3); ehiztariak bakarrik (3); ehiztariak bere (4); ehiztariak eta (3); ehiztariak ez (3); ehiztariek eta (3); ehiztarien artean (6); ehiztarien tiro (4); eta ehiztaria (5); eta ehiztariak (12); eta ehiztariek (3); eta ehiztarien (4); guardiako ehiztarien (5); hil zuen ehiztaria (3); txerri ehiztariek (4); txerritxo ehiztariak (4); txerritxo ehiztarien (5); zen ehiztaria (4); zien ehiztariei (3); zuen ehiztaria (5); zuen ehiztariak (3)