Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amaitu dira otsoak, eta amaitu ehizaldiak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.
Beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.
Erregeak nekez eman baitzion egun bateko ehizaldia egiteko baimena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.
Markesa zen, afaltiarren artean, ehizaldi hartan parte hartu ez zuen bakarra, hark ez baitzuen inoiz ehizan egiten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.
Bai, ehizaldian jakin nian hori guztia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.
Nik uste, ez zegok ezer egunsenti haiek, ehizaldietako goiz haiek baino gehiago gozarazi didanik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
Ea goiz hartan, ehizaldian, benetan ni hiltzeko asmoa izan huen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 201. orr.
Animalien eskubideen aldeko erakundeek ehizaldiaren aurka egin duten arren, Gobernuak «beharrezkoa» dela nabarmendu du. Berria - Gaiak 2004-04-13
Ehizaldi antolatuagoak, zakur ikasiak, zaldi gainean doazen zaldun dotoreak... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Noizean behin etorri eta bazkaltzera gelditzen ziren bisitariei, udaleko edo probintziako ordezkariei edo ehizaldi handietara etortzen zirenei. eskualdeko nekazari pobreek antolatutako ehizaldi xumeak dira. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Ehizaldia, benetako ehizaldia, beste zerbait zuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.
Ehizaldi bilakatu zen borroka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.
Edergarrien eta aurkikuntza formal hutsen ehizaldiak adoretzen du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.
Paristik etorritakoek ehizaldi gogorrak antolatu dituzte mendietako makisean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Felix Areitio Ermua eta Patxi Ibarluzea pilotari euskaldunak U-itsaspekoen ehizaldietan hilez gero Ameriketako Gobernuak gerrako galeratzat joko zituzkeen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 157. orr.
1943ko udazkena igarota eta U-ontzien ehizaldi haren ostean Ernestek Europara egin gura izan zuen, gerra-kazetari jarduteko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 226. orr.
ehizaldi bat (6)