Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eh (Euskaltzaindiaren Hiztegian e agertzen da) 1 interj (atentzioa emateko)

Eh, zuek, nahikoa egurastu zarete!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

-Eh, hi! -deitu dio Abelek arnasestuka.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 14. orr.

'Eh, lasai!’ Baina hauxe, eh!  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.

Ero samarra da, ez dut esan nahi neska jatorra ez denik, eh, baina ez zion umeari kasu handirik egiten, badakizu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.

-Gogor, eh, Zigor? ez kortatu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 98. orr.

-Eh! Hik jada hireak bota dituk! -kargu hartu dio Joxek Gabiri, bere pilatik harri bat hartzen saiatu denean-.     «Bizia lo», 2003 - 72. orr.

Eh, zer moduz?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 67. orr.

2 (galderekin)

Zergatik uste duk nabilela ni horrela, eh?  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 55. orr.

-Zita bat duzu, eh?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 127. orr.

Zenbat aldiz esan dinat polizia guztiak berdinak direla, eh?, zenbat aldiz?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.

Birritan edo hirutan horrela deitzen zidala entzundakoan esan nion: nahikoa duk, eh?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 235. orr.

Ez duzu bada farora joateko asmorik izango, eh Lily?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 91. orr.

Baina, zu nondik atera zara, eh? Nondik?  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus