Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguzkitsu 1 izond eguzki-argiz betea.

Isiltasun bero bat erortzen zen zeru eguzkitsutik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Gela eguzkitsu bat paratu zion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Atari eguzkitsuetan txutxumutxuka ari ziren emakumeak ikaratzeko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Igande arratsaldean Mont-Saint-Aignaneko kale hotz eta eguzkitsuetan ibili nintzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Ni munduko bide eguzkitsuetan barrena nindoala, hi itzalean gelditzen hintzen, apropos.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 151. orr.

Goiz eder eguzkitsu batez Casablanca ikusi dute ontziaren kareletik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Igandea zen, eguerdi bete eguzkitsua, udaberri ernaldu berria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Urte eguzkitsu, epel eta lehorra omen dator.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Hilabete eguzkitsu eta beroa izan zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Egun eguzkitsu batez, ohi bezala Jakes etorri zitzaion bila, bere berebilean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 44. orr.

Eguna ere halakoa baitzen, eguzkitsua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 164. orr.

Egun ederra zen, eguzkitsua.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 47. orr.

San Migel aurreko astea ere gozoa eta eguzkitsua joan zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

Hogei urterekin egin nuen debuta, Atotxan, iraileko egun eguzkitsu batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.

Igande isil eta eguzkitsuaren zama hiri gainean sumatzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Igande arratsalde eguzkitsu batez, dantzalekuaren terrazara atera zen neska.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 65. orr.

Etxeari begiratu bat emango diola erabaki du Juanek -giro eguzkitsuak lagunduta, ezbairik gabe-.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 74. orr.

Maiatzaren lehenean, aro eguzkitsuaz baliatu da jendea Bidarraiko gain horietan goxatzeko.  Herria   2005-05-05

Bestela, eguraldi eguzkitsua bazen, Obaban bertan gelditu eta buelta bat ematen nuen Iruaindik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Urtarrileko ilunpeetara irteten den lautada elurtu eta eguzkitsu itsugarri bat ikusten dut.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

2 irud/hed

Etorkizun eguzkitsuago bat zaie opatu.  Herria   2003-04-24

Elezaharraren eremu eguzkitsuetatik egunerokotasun lazgarriaren tristurara itzulirik, aurreko guztia kurtsoreaz bildu, eta ezabatzekotan egon naiz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Giro eguzkitsua behar lukeena, euroaren sendotzeak lanbrotzen du batez ere.  Berria - Ekonomia   2004-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus