Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkipe goxoan, emakume taldetxo bat zegoen, etxetik ateratako aulkietan eserita. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 214. orr.
Lehengoan, liburu honekin oroitu eta pentsatu bainuen eguzkipe honetara ekartzea, gauez berrirakurri nuen eta... eskas izan zait elurra. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 33. orr.
Zabor poltsak adreiluzko pareten kontra pilaturik, eguzkipean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 109. orr.
Bederatzi ordutik gora lan egiten dute eguzkipean. Berria - Mundua 2004-07-11
Igentea kalean, eguzkipean, ederragoa iruditu zitzaidan, argitsuagoa; bulegoko artxibo artean polita bai, baina aire goibel eta higatua zuela iritzi bainion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.
Club Marítimoko solariumean goxo-goxo daude eguzkipean Marta eta Letizia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.
Orrialdeak nahikoa lardaskatuak zituen honezkero, eguzkipean hilabeteak eman dituzten egunkari orrialdeak bezala, horitzen hasi ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.
Haren aurrean, sutegiak zurrunga egiten zuen, eguzkipean lokarturiko txantre baten gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Biok baino zoriontsuago jaio ez dena eta eguzkipean egin ohi diren okerrak ikusi ez dituena. Elizen arteko biblia Koh 4,3
Udazkeneko eguzkipean gorri eta hori ageri ziren hostoei begira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.
Iturri gozo bat jolasean zebilen bertan goizeko eguzkipean, belar berde argitsuak inguraturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.
Milaka lagunek egin zuten, eguzkipean, Bilbo plazaren eta Andra Mari Zuriaren arteko ibilbidea. Berria - Ekonomia 2004-06-10
Eguzkipeko lurraldea bezain beroa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Lasterka batzuetan, arinka besteetan, astebetera Al Qsar al Kabir hiriko harresiak ikusi zituen, urrutian, eguzkipeko gandu artean galduta bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 233. orr.
Deus ez berririk eguzkipean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.