Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguzkialde iz ekialdea, sortaldea.

Alde batetik, latineko ortum hitzetik datorren orto hitza dugu, jaiotza, argiaren sorrera, eguzkialdea, adierazten duena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 169. orr.

1971n Pakistango eguzkialdea banandu egin zen eta Bangladesh estatua sortu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

Zazpi urrats iparraldetik hegoaldera eta beste hainbeste mendebaldetik eguzkialdera, eta berriz haste.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Nora-ezean ibiliko dira, itsasoz itsaso, iparraldetik eguzkialdera, Jaunaren hitzaren bila, baina ez dute aurkituko.  Elizen arteko biblia   Am 8,12

Rusoek eguzkialdeko Prusiaren mugak pasatuak zituzten, eta mendebalean aliatuak Rhin ibaian ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus