Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patiora irteten garenean eguteraren txokoa bilatzen dut, zaharraren hezurrek beroa behar dute. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.
Mendien laiotzetan, elurra dago, ez hala eguteretan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Hiltzen naizenean, ehortz nazak egutera honetan, eta erran harginari ezen taila dezala spiral bat ene hilarrian, epitafio gisa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.
Bidaia honetako paisajea bezain aldakor sentitzen naiz: noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.
Kukuak txantxangorria iñude; eguterak masail bat aiñube. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.
Eguraldi ona dugu, jendez irakiten dago eguterako alde hau, hemen jesarrita hartzen dute ribeiroa nire herritarrek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.
Aulki gurpildunetan eseritako eriak ere ageri ziren han-hemenka, eguzkiari so, eguterako epela gozatzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Putzu kalera begira nengoenez, gela egokia neukan, egutera betean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 46. orr.
Ostatuko egutera argiztatuan ginen jadanik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 90. orr.
Orok izaki bere egutera eta bere itzal laiotza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.
Imajinazinoaren hegazti beltza sartzen zitzaidan berriro kontzientziaren eguteran itzal egiterat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.
Bazekien ukimenak ez zuela gezurrik esaten, gainerako zentzumenek uka zezaketena ere hark argitzen eta ateratzen zuela egiaren eguterara. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Maiteminaren ekaitzetatik / melatuta atera ondoren / maitasunaren egutera epelagoetara / eramango nauten bideak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 159. orr.
Biziaren eguteran, bizitasun guztia sartzen du gizakiak gauza guztietan; eta ilunabarrean barrura begiratze bat dago. Berria - Kultura 2004-12-16
Behekoan sukaldea egongo zen, leku eguteran eta elektratresnarik sofistikatuenekin ongi hornitua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 77. orr.
Alboko aitonaren begi horietan Bozateko leku eguterak ikusten baititut. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.
Umeekin ere hona inguratzen nintzen, izan ere toki hau egutera baita, eta babesa. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.
Eskuz garbitu, lehortu eta eguteran zabaldu behar izaten zen, lehen, maindirea, belazean, haren zuritasunak bere osoan distira egingo bazuen. Lurrera jaisteko desioa: hara behera jaitsi, eguteran dirauten azken izei haietaraino, haien erretxina usaindu eta uraren jarioa entzun. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 36. orr.
Eguteran solasean ari diren emakume adintsuak bon jourka ari zaizkio. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.
Kontuan hartu behar da, herri eta auzo bakoitza, batzuk eguteran besteak ospelagoan, batzuk kaskoetan, besteak zokoguneetan, bakoitza paraje eta gune ezberdin eta oso diferenteetan kokaturik dagoela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.
Horregatik, eguteran hazitako zuhaitzak sendo egiten dira itxita dauzkatelako poroak, eta ez dute izaten hezetasunak eragindako ahuldaderik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1410. orr.
Han hemenka zenbait katu, eguteran lotan, eta zakur pare bat pausan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
New Yorkera legez kanpo joan eta, egunak kalean ematen omen zituen, ahal zuelarik eguteran zeren eta [...] eguzkitan gutxiago sentitzen omen zuen gosea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.
Eguteran hegoak beste aire-poltsa epela pilatzen du hurrengo mendi zerran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.
Mendien laiotzetan, elurra dago, ez hala eguteretan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.