Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egutegi 1 iz denbora egun, aste, hilabete eta urteetan banatzeko sistema.

Gertatzen diren gauzen joanean egutegi bat dago beti azpian, ez egitekoen agenda baten modukoa, baizik eta doazen eta datozen ilargien almanaka bat bezalakoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Haien egutegiak 12 hilabete zituen, eta hilabete bakoitzak 30 egun.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Sothis izarrean oinarritu zuten egiptoarrek beren egutegia, eta egutegiak eta kalendarioak izan dituzten herri guztien historian beti gertatu izan den gisa, egiptoarrek ere beren egutegia noizbehinka egokitu behar zioten eguzkiaren ibilbideari, Txinatarren egutegiaren arabera, ahuntzaren urtean sartu gira otsailaren 1ean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.

Erromako Egutegian, Romulorenean, hasiera batean 10 hilabete bakarrik zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Hiru astez aurreko ostegun horri septuagesima ondokoa deitzen zitzaion Elizaren egutegian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.

Egutegiak; pisuak eta neurriak; dirua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

2 urteko egun guztien berri eta argibideak dakartzan taula, orria edo orri multzoa.

2003ko otsaila egutegian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 167. orr.

Arbelaren ondoan, egutegiak 1957ko iraila zela adierazten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Egutegiko aktoresa politen aurpegiak ebakitzen nituenean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Hozkailuan zintzilik, Seaskaren egutegia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Ez zuen bizitza osoan liburu alerik irakurri, baina egunero irakurtzen zuen Arantzazuko egutegiko orritxoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.

Pentsatzeko beta hartu balu bezala, Jesusen Bihotzaren egutegiari orria altxatu eta atzeratu egin zuen bidaiatzeko aukeratutako eguna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 90. orr.

Egutegi bat ate atzean, inoiz ikusi ez zuena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 51. orr.

Beretzat egina zuen egutegian beste egun bat markatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Kutxaren egutegia da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 51. orr.

Hor dago Arantzazuko egutegia, guk orriak biratzeari utzi genion urtean zapuztua: 1978an hain zuzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.

Zortzi urte atzeragoko egutegia, pentsu konpainia baten propaganda, 1924koa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 54. orr.

Mirko Celestino italiarrak ez du Milan-San Remo, txirrindularitza egutegiko lehen klasiko handia korrituko.  Berria - Kirola   2006-03-10

Nafarroako Gurasoen Elkarteen Federazioak, helegitea aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak hurrengo ikasturterako onartutako egutegiaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Oposizioaren interes maltzurrak iradokitzen zituen bileraz bilera, zalantzarik gabe aldez aurretik finkatutako egutegi ongi pentsatu baten arabera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

Baldin neure egutegiari sinesten badiot, bi egun baizik ez ditu, adiskide maitagarria, nigandik urrun zarela; baina neure bihotzari sinesten badiot, baditu bi mende.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 386. orr.

Atelier guztietako takilla guztietako egutegi guztietako titiduna naiz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

Urte guziez bezala egutegiak salgai dira eta etxez etxe ibiltzen dira hortarako.  Herria   2005-11-10

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Juduen egutegi zibila askoz ere konplikatuagoa da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

1999ko abenduaren 31k bat egiten du 1420ko Ramadamaren azken ostiralarekin, nahiz eta Islam herriek oro har, Arabia eta Emirerri Saudiak kendurik, egutegi gregorianoa erabiltzen duten beren nazioarteko harremanetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

Gure egutegi musulmanaren arabera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

Egutegi astronomikoarekin erkatuz gero, kalendario zaharrak bazuen 80 eguneko hutsarte bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Handik dakigu, zeltiarren egutegi partikularrean, Haritza dugula errege eta nagusi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Eta atzo bertan, Arantzazuko Egutegi aspaldikoetan begira, 1949. urtekoan juxtu, lehenbizikoetakoan, honako ñabardura honekin topatu nuen esaldi bera: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 478. orr.

Kontzilio osteko egutegi berritze eta enkajatze horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 488. orr.

Gregoriar egutegiaren eta errepublikar egutegiaren arabera markatuta zeuden hilabeteak eta urteak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.

Erromatar egutegian hasieran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Gaurko egutegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Egun hartan haurdun geldi nintekeen ala ez begiratu behar nuen nire tenperatura-taulan, Oginok asmatutako egutegi famatuan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Unión Artesana ez da soilik Danborradaren suspertzaile izan; hiriko egutegi emozional eta sentimentaleko jai seinalatuenen aitzindari izan da.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Kafetegiko horma baten esekita zegoen egutegi handiari begirada bat ematera joan zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 97. orr.

Hormako egutegiari so egin zion: abenduaren 14a zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 94. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antzeko kasu batzuk ezagutu nituen, neuk aztertutako savant artista, egutegi-asmatzaile eta kalkulatzaile zenbaiten Artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

egutegi arazoak medio, Rosario ez zitekeen izan ugaldean agertutako atsoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Kontzilio osteko egutegi berritze eta enkajatze horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 488. orr.

Mirko Celestino italiarrak ez du Milan-San Remo, txirrindularitza egutegiko lehen klasiko handia korrituko.  Berria - Kirola   2006-03-10

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jolasetatik aparte, bada esaldirik, baserriko zereginei begira, lan-egutegia seinalatzen duenik: Babiloniarrek, esaterako, ilargi egutegia zuten, 30 eguneko hamabi hilabetekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.

Ilargi-egutegia aztertuta konturatu al zinen beti ilbeteetan egoten nintzela gaixo?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.

Banekien Ogino egutegiaren arabera sasoi arriskutsuan nengoela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Ezin izan zioten beren buruari eutsi Hermionek prestaturiko azterketa-egutegia ikusi zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

6 denbora tarte baterako aurreikusten diren egitekoen plan ordenatua.

Berotze globala sortzen duten gasen isurpena mugatzeko egutegia ez zuten onartu Ameriketako Estatu Batuek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Berri ona da, egutegi bat zehazten duelako, Nazioarteko Espazio Estazioaren azkenengo atalak jartzen bukatzeko eta espazio ikerketa hasteko.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Martxoaren 14ko hauteskundeen egutegia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Bateratze baldintzekin batera, era berean, prozesuaren egutegia ezarri zen Maatricht-en, esan bezala, Europako Batasunak bizi izan zuen finantza eta ekonomia krisiak aldarazi zuena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Kalitate Legea aplikatzeko egutegia kontuan ez hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Azkaratek lan baldintzak, soldata, egutegia, ordutegia eta oporrak (bi aste baino ez) ezarri dizkiela azaldu zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Bilkura horretan egutegia finkatu eta argitu nahi du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Sakrifizioei buruzko arauak liturgi egutegiaren arabera.  Elizen arteko biblia   Zen 28,1 tit

Hona hemen batzar sakratua eginez ospatuko dituzuen festaburuen egutegia.  Elizen arteko biblia   Lb 23,4

Akordioa lortzea ezinezkoa den neurrian, egutegia inposatzen digute Espainiako Federazioak, Espainiako txirrindulari taldeen elkarteak eta Espainiako antolatzaileen elkarteak.  Berria - Kirola   2006-02-17

Igandean korrituko da egutegiko azken proba.  Berria - Kirola   2004-10-14

Egutegi kargatua du Frantziako Barne ministroak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Egutegi pregoia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

Batzar horretan zehaztuko dute, besteak beste, hurrengo asteetako estrategia, eta jarraitu beharreko mobilizazio egutegia.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Berezko lan egutegia eskatu du LABek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

7 egunerokoa.

Pigafeta idazlea, bidaiaren egutegia idatziko duena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 174. orr.

Yorgos Séferis greziarrak abantaila deitzen dio nik pagotxa deitu izan diodanari haren Egutegiak dakarren apuntetxo akuilagarri batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arantzazuko egutegi (3); ateratzeko egutegi (3); baina egutegi (4); beste egutegi (3); ditugun egutegi (3); du egutegi (3); egutegi arazoak (5); egutegi arazoak daude (3); egutegi bat (37); egutegi bat zehazteko (3); egutegi batean (5); egutegi baten (3); egutegi berria (5); egutegi egokia (3); egutegi eta (5); egutegi gogorra (5); egutegi handi (3); egutegi handia (3); egutegi hau (3); egutegi honek (5); egutegi hori (5); egutegi partikularrean (3); egutegi propioa (3); egutegi zaila (3); eta egutegi (14); eta egutegi bat (3); gure egutegi (5); lan egutegi (9); zein egutegi (4); zelten egutegi (5)

arantzazuko egutegia (6); beren egutegia (4); berezko lan egutegia (3); da egutegia (4); denboraldiko egutegia (4); dituen egutegia (3); duen egutegia (6); egutegia aldatu (3); egutegia bera (3); egutegia egin (3); egutegia eguna (3); egutegia ere (7); egutegia eskatu (4); egutegia eta (15); egutegia eta araudia (3); egutegia ez (6); egutegia ez da (3); egutegia finkatu (7); egutegia gogorra (3); egutegia lehen (4); egutegia nahi (3); egutegia onartu (3); egutegia otsailaren (3); egutegia prestatu (3); egutegia zehazteko (3); egutegia zehaztu (9); egutegia zehaztu zuen (3); egutegia zozketatu (3); eta egutegia (17); euskaldun gazteriaren egutegia (5); gazteriaren egutegia (5); gure egutegia (3); hauteskundeen egutegia (5); hauteskundeetarako egutegia (3); izango duen egutegia (3); lan egutegia (18); ligako egutegia (7); ligaren egutegia (3); mobilizazio egutegia (4); mobilizazioen egutegia (4); orain egutegia (3); ordutegia eta egutegia (3); p egutegia (3); probako egutegia (3); proposatutako egutegia (4); txapelketaren egutegia (3); urteko egutegia (4); z egutegia (15); z egutegia lehen (3)

baina egutegiak (4); bere egutegian (5); beren egutegiaren (3); egutegiak ere (3); egutegiak eta (6); egutegiak ez (3); egutegian ere (3); egutegian ez (3); egutegian sartu (3); egutegiaren arabera (12); egutegiaren zozketa (3); egutegiari begiratu (3); egutegiari buruz (3); egutegiari dagokionez (5); egutegiko azken (6); egutegiko azken proba (4); egutegiko lasterketa (6); egutegiko lehen (6); egutegiko proba (10); egutegiren bat (4); elizaren egutegian (4); espainiako egutegiko (3); eta egutegiak (5); eta egutegiaren (4); txirrindularitza egutegiko (5); zelten egutegiko (3); zuen egutegian (6); zuhaitzen egutegian (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus