Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manifestazioan parte hartzen ari zen jendea egurtu eta atxilotu zuen Marokoko Poliziak. Berria - Mundua 2006-01-03
Zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. Elizen arteko biblia Lk 10,30
Gauza berezirik ez du kartzelara joateak, hori bai, non eta ez zaituzten egurtzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.
Lehen poliziak egurtu besterik ez gintuen egiten, eta orain ez. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.
Eguzkiaren lehen printzak zeruan agertu ziren arte egurtu zuten mutila. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 220. orr.
-Hire semea egurtzera natorren, atso zaharra! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.
Ongi egurtu ondoren, kartzelara bota zituzten, kartzelariari arduraz zaintzeko aginduz. Elizen arteko biblia Eg 16,23
Jendarme batek eta obran zebiltzan bi gizonek aise eta gogoz egurtuko zuten aita, ni han egon izan ez banintz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.
Erabat desitxuratu arte egurtu ondoren, eskuak eta hankak txikituta, bera eta gainerako atxilotuak olibondoetatik kanposanturaino eraman zituzten, paseoan, hormetara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 103. orr.
Ron Artest eta Jermaine O'Nealen lanari esker, 65-87 egurtu zuen Miamiko taldea. Berria - Kirola 2004-01-07
Pixkanaka-pixkanaka Lasa III.a Armendariz egurtzen hasi zen, eta Martinez Irujo, berriz, orain dena eta etorkizunean izan daitekeena erakusten. Barojaren beste biografoetako batek, Eduardo Gil Berak, gupidagabe egurtu zituen Barojaren hondarreko lan hauek. Berria - Kirola 2004-01-06
Bertze batek, berriz, "arrazoi etiko edo moralak" argudiatu zizkidan: borroka armatua modu bidegabean egurtzen nuen noski. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 95. orr.
Film ausarta dela entzun dugu, ez mccarthysmoa egurtzen duelako bakarrik, baizik eta gaur egungo Bushen administrazioaren aurkako alegoriatzat jo daitekeelako, komunisten lekuan musulmanak ipinita. Berria - Kultura 2006-02-15
Zakur egurtuaren itxura zuen, oso haurtzaro zaila izan zuelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.
Asto egurtuaren gisan sartzen nintzen ohean lotara. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.
Zaurituak, atxilotuak, deportatuak eta orotariko egurtuak eta kaltetuak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.
Eta nik hartu nian egurtua, motel. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 216. orr.
Egurtu bat eman beharko zaio. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 165. orr.
Horregatik, nonbait, urtero birraitona Luká?si berebiziko egurtua ematen zioten, hainbestekoa ezen aitonak esku organ eraman behar izaten baitzuen etxera. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
Zuhaitz burukitak egurtu eta, ikatza egiten zuten, hori ere kabletan jausteko errepideraino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.
Aintziburuko Mixelek erran zidan ari izan zela lehenago arbola batzuen egurtzen "Martiez Ordoki"-n eta atzeman zuela obus puska bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 90. orr.
arte egurtu (3); egurtu egin (3); egurtu egingo (3); egurtu egiten (3); egurtu eta (4); egurtu ondoren (3); egurtu zituen (3); egurtu zituzten (4); egurtu zuen (13); egurtu zuten (4); egurtzen ari (4); egurtzen ari ziren (3); egurtzen zuen (6); egurtzen zuen harekin (4); eta egurtu (4)