Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egurketa iz egur biltzea; egur egitea.

Bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

Bestaldeko angeluan, hirugarren konpartimenduan, nola-halako piramide bat metatzen zen zutikako enborrez eta azao ziritsuz, negurako egurketa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.

Gure bizimoduak betiko martxari jarraitu zion: sakristiako sabaiaren pintaketa, otorduen prestaketa, sutarako egurketa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.

Udaberria esnatzearekin batera, lanak hasten dira: garraioa eta egurketa, bide guztiak lokazturik daudela; ereintzarako prestamenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Ez dute landan egur bila edo basoetan egurketan ibili beharrik izango, arma horiekin egingo baitute sua.  Elizen arteko biblia   Ez 39,10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus