Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egurgile (ETCn 89 agerraldi) 1 iz ogibidetzat egurgintza duen langilea.

Badira bi egurgile behartsu, bat zaharra eta bestea gaztea, egunero basora joan behar izaten dutenak egurra egin, garraiatu, eta bildutako egur hura salduz zer irabazi eta zer jan izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Omiene tribuko kristauen laguntzen, noiz hargintxo, lurrezko etxeetan, noiz egurgile oihan oparoetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Herioaren laguntza fardela bizkarrera jasotzeko eta ez bestetarako behar duen egurgilearen esku-dardara.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 136. orr.

Basorik trinkoena ere soiltzen duten egurgileak.  Elizen arteko biblia   Jr 46,23

Jaunak aukeratuko zuen tokian, egurgile eta ur-ekarle izatera behartu zituen.  Elizen arteko biblia   Jos 9,27

Egurgile jentil batek bere etxean hartu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bordara heltzean, egurgile itxura zuten bi gizon atera ziren haiengana.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

Mahonezko prakak, Kanadako egurgile estiloko alkandora eta... abarkak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.

Semearengana joan zitzaizkion begiak, egurgile-alkandora jantzirik ageri baitzen argazki batean, eta hasperen egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egurgile eta (3); egurgile eta ur (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus