Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza guztiek beren atsedena hartzen dute beren erdigune naturalera iristen direnean, hala nola harria lurrera, sua eguratsaren gaineko esferara. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.
Horregatik eguzkia gorde bezain laster, eguratsak argia galdu egiten du, nahiz eta beroak oraindik iraun, beretzat emana izan delako. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.
Gero, ekaineko arratsalde sargorietan, kiratsa lurretik gora altxatu eta lurrun atsitu batek astundu zuen eguratsa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
Lur zati dezente samarrak, etengabeko eguzkiak kiskaliak, hamaika oinek zapalduak, hauts lainoa eta hodei hegalariak exhalatzen ditu, haize indartsuek egurats osoan zabaltzen dituztenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.
Saharako hautsak eguratsa egonkortzen du eta urakanak sortzea galarazten. Berria - Gaiak 2004-10-19
Eguzkiak beroa damaio eguratsari. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.
Aro ona zen oraindik, baina eguratsa gero eta astunago zegoen, eta elektrizitatez betetzen ari zen nabarmenki. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 139. orr.
Tximistaren batek eguratsa urratzen zuenean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.
Ilunabar luzeak eguratsa freskatu egin zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.
Eguratsera botatako hondakinek eragin duten arazoari aurre egiteko, ezinbestekoa da kimika. Berria - Gaiak 2006-05-05
Hori guztia bizkor gertatzen da, isiltasunean, eguratsaren tenperatura eta presio berean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.
Pertsona bat ez da tenperatura, argi, egurats, presio eta egoera animikoaren nahasketa besterik, hein handi batean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.
Oihuak, eguratsaren korronteek eramanda, gero eta argiago bereizten ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.
Haize zantzurik ez eguratsean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 379. orr.
ik beherago 6.
Jainkoa hedatzen da izpirituan, eguzkia eguratsean zabaltzen den bezala. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.
Lan-talde honetan eraikuntzarako material berriak ikertzen ari dira, eguratseko kutsadura gutxituko dutenak. Berria - Gaiak 2004-10-28
Sudurra, izatez, eguratseko partikula guzien filtro purifikatzaile eta hezatzailea da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 31. orr.
Olatuek oso gogor jotzen zuten, eta apar xirimolak oso goraino eguratsa hezetasunez eta kresal-usainez betetzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 319. orr.
Egurats nahastu hartako airean zebilen mamua konjuratu eta uxatu nahiko balu bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.
Mentzigu eta hartxori arinak, aldra zalapartaritan agertzen eta desagertzen ziren eta egurats barea gurutzatzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 9. orr.
Bizi-gunea, zeinen meharra den berez: berrehun metro eskas, hortik gora eguratsa meheegi bilakatzen baita, hotzegi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.
Tarteka, aire eta egurats garden garbi apartaz esnatzen da eguna, udazkena bixtaratuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.
Bero itogarria izan genuen harreragile Campeche-n, eguraldi likits eta egurats itsaskorra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.
Zein eztanda soinu zabaltzen zen airean, nondik nora zihoazen egurats gandutsua hegan zeharkatzen zuten txoriak, milaka gauza xehe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.
Irratiko musikak, bolumen guztian segitzen zuelarik, ez zidan arintzen halako egurats-kolore urtsu batek nigan beti eragin ohi duen arima-giroa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.
Eta beste inon aurkitu ez dudan usain-egurats berezia hatsartu ohi zen gure sotoaren espaloian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.
Gasolinaren antzeko likidoez osatuta dago Titanen eguratsa. Berria - Gaiak 2004-10-27
Berariazko aparatuetan jangaiak oxigenorik gabeko eta presio apaleko ("hutsean") egurats artifizialean prestatuko direnez., [...]. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.
Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.
Botikako eguratsa lar dentsoa zitzaion Mentxuri. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 64. orr.
Euskal Zerbitzu Sekretuen buruzagiaren esaldia dilindan gelditu zen bulego hitsaren egurats pisuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.
Egunak bare igarotzen ziren egurats koipetsu hartan, oparotasun geldo haren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.
Argiontziaren gasa erretzen zen tabernako egurats oraindik esnatu gabean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Ostatuko egurats beroa, ukuiluko egurats astuna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Zer egin dezaket ezkongai-etxe bateko sekretu ustelekin, adulterio baten xehetasun zimelduekin, egurats ustelduko logela-sekretu lizunduekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.
Janarizko lozorro bat, betekadaz kargaturiko egurats bat nagusi zen sukalde hartako giroan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Mistika ez zela alemaniar Mistikarekin jaio, zerutik eroritako meteorito bat bailitzan, Erdi Aroko erlijio-eguratsean sartzean ikusgarriro irazeki zena azkenean bere goritasuna galdu arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Eta beste inon aurkitu ez dudan usain-egurats berezia hatsartu ohi zen gure sotoaren espaloian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.
Ez zaio bortxarik egin behar, guztizko patxada erosoan utzi behar zaio eguratsean lehortzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Hiru egun eman ditut han, eguratsean lo eginez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
· Kanpoan, egurats betean, lasaitu nintzen, eta lortu nuen neure onetara itzultzea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.
Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen -egurats-giroan utzirik besterik gabe tenperatura arruntean solidifikatzen diren horietakoa, hain zuzen-. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Laugarren egunean, egurats-orduan, harri kozkor bat sartu nuen ezkutuan poltsikoan, zeren Guido eta Aldorekin komunikatzen saiatu nahi bainuen, zeinak aldameneko bi geletan baitzeuden. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.
Haren azpian, putzu bertikal bat, zeinak galeria horizontal luze batera ematen baitzuen; hura, berriz, muino-mazelara irteten zen egurats zabalera, lantokitik gora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.
Egurats zabalean egin zuten lo, gurutze-tontorretatik hurbil. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.
Norbaitek beranduago edan nahi bazuen, zubian edatea zeukan, gau ilunean, egurats zabalean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
Ordokiaren erdi erdian ageri da, teilatu-hormak egurats zabalari emanak. «Bizia lo», 2003 - 133. orr.
egurats eta (3); eta egurats (6); eta eguratsa (4)